Justin Taylor & Sophie de Bardonnèche AMA 2024 - kulturaraba
Concierto
Destacado
Kulturaraba
Justin Taylor & Sophie de Bardonnèche - Arabako Antzinako Musikaren Astea
DESTINÉE
XVII. eta XVIII. mendeetako emakume konpositoreen lanak
- Sophie de Bardonnèche, biolina
- Justin Taylor, klabea
E"Destinée" proiektuaren helburua da XVII. eta XVIII. mendeetako emakume konpositoreen musika lanak berreskuratzea. Hiru urte baino gehiagoko ikerketaren ondoren, proiektu honek Élisabeth Jacquet de la Guerre eta Madmoiselle Duval konpositoreen musika berpizten du. Ellisabeth Jacquet de la Guerre musika familia batean jaio zen eta Luis XIV.aren aurrean debuta egiteagatik ezaguna izan zen. Madmoiselle Duval abeslaria eta konpositorea izan zen. Programa honek aldi horretan emakumeek egindako musikaren kalitatea eta aniztasuna erakusten du. "Destinée" izeneko proiektua Alpha Classics-ek kaleratuko du 2024ko urrian.
2024/09/12
20:30
San Pedro eliza
Gasteiz