null JUGATXI. BASOAREN ARGI PRINTZA eu

Otros

Kulturaraba

JUGATXI. BASOAREN ARGI PRINTZA

JUGATXI. BASOAREN ARGI PRINTZA

Zuiako Udalak Jugatxi JUGATXI. BASOAREN ARGI PRINTZA programa aurkezten du, alegia, landa ingurunean eta naturan kultura eta arte alorreko sorkuntzarako proiektu bat.

Hirikoak ez diren eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko  gauzatzeko dirulaguntzak  - 2022. urteko deialdiak lagundu zuen proiektu horretan. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak sustatu zuen deialdi hori, eta Europar Batasunak finantzatu zuen – NextGenerationEU.

JUGATXI. BASOAREN ARGI PRINTZA ekainaren 30ean, eta uztailaren 1, 7 eta 8an, 21:30ean egingo da.

Land Art dinamikatan aditua den Nacho Aranteguik diseinatu du Jugatxiko ermitan eta basoan gauzatuko den ikuskizuna. Inguruarekin eta naturarekin batera sortutako emanaldi horrek musika, dantza, eskultura eta bestelako diziplinak batuko ditu; eta, jakina, errepikaezina izango da.

Ikuskizuna 21:30ean hasiko da lau egunetan eta interesatuek ordu laurden aurretik egon beharko dute Jugatxin bertan. Ikuskizunak ordu eta 20 minutu inguruko iraupena izango du.

Sarrera 10 euro izango da; eta ikasle zein lanagabetuek 7 euro ordaindu beharko dituzte.

 

Datak

Ekainak 30, Uztailak 1, 7 eta 8

Ordutegia

21:30

Tokia

Ermita Jugatxi

Jugo Entitatea, 1, 01139, Araba

Zuia

laguntzailea

 

Prezioa

10€ / 7€ (ikasle edo lanagabetuentzat)

URL - Web
sarrerak erosi