Jose Luis López Pérez, "Kubi", aire zabaleko pintura azkarraren San Prudentzio eta Estibalizko Andra Maria XXXVIII. lehiaketaren 2023ko irabazlea - kulturaraba
Jose Luis López Pérez, "Kubi", aire zabaleko pintura azkarraren San Prudentzio eta Estibalizko Andra Maria XXXVIII. lehiaketaren 2023ko irabazlea

San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietako jarduera programaren barruan, Estibalizko Santutegirako erromeria egiten da maiatzaren 1ean. Han, festa ekitaldiez goza dezakegu, hala nola patata tortillaren lehiaketaz, euskal herri kirolaz eta aurresku eta dantza solteko txapelketez. Jardunaldiaren erakargarritasunetako bat, zalantzarik gabe, aire zabaleko pintura azkarraren lehiaketa da. Aurten, 28. edizioa egin da.
Aurten ere, artistek Estibalizko Santutegia inguratu zuten, eta bakoitzak bere talentua askatzeko kokaleku egokiena aukeratu zuten. Goizeko 9etan hasi zen lehiaketa, euskarriak zigilatuta. Ordu horretatik aurrera, parte hartzaileak basilikaren inguruan margotzen ikusi ahal izan genituen. Nabarmendu behar da lanak 14:00ak baino lehen aurkeztu behar direla, eta, beraz, goiz bat baino ez dagoela lan horiek oihaletan irudikatzeko. Estiloa eta teknika askeak dira, baina gaia Santutegiari edo haren inguruari edo monumentu multzoari lotuta egon behar da.
Jai giroak eta eguraldi onak aurtengo edizioa arrakastatsua izatea ekarri zuen, eta bertaratuek gozatu ahal izan zuten, artelan horiek nola egin zituzten ikusten.
2023rako hiru sari aurreikusi ziren: 1000, 500 eta 350 eurokoak, hiru lan onenentzat. Laugarren bat ere ezarri zen 16 urtetik beherako gazteentzat, 150 euroko zuzkidurarekin material pedagogiko-didaktikotan.
IRABALEA
LEHENENGO SARIA: Jose Luis Lopez Perez “Kubi”
Akuarela teknikarekin egindako lanak erakusten diguna da zer nolako goiz grisa izan genuen maiatzaren 1ean, bai eta egun horretako lehenengo tantak ere. Irudi polit hau parte hartu zutenen 40 lanen artean hautatu zen. Lanetako hiru haurren modalitatean zeuden.
BIGARREN SARIA: Carlos Espiga Alonso
Bigarren saria Carlos Espiga Alonsorentzat izan zen; hark ere akuarela aukeratu zuen, baina, bere kasuan, lana santutegiko auzokide berriei egindako argazki batean oinarrituta dago. Goizeko lehen orduan aterata dago argazkia, eta horrek azaltzen du zergatik ziren argazkiko argiak hain zoragarriak.
HIRUGARREN SARIA: Iker Mugarra
Eta hirugarren saria Iker Mugarrarentzat izan zen, zeinak basilikaren sarreraren irudi zoragarri bat egin baitzuen. Lanean, maisutasunez atzeman zituen zuhaitzek basilikaren gainean marrazten zituzten argiak eta itzalak.
HAURREN MODALITATEA: Martina Gil Prusilla
Azkenik, txikienentzako saria Martina Gil Prusillarentzat izan zen. Artista gazteak kolore bizietan irudikatu zuen eraikin nagusiaz zeukan ikuspegi polita. Aitarekin batera parte hartu zuen; beraz, biek baliatu zuten lehiaketa goiza batera emateko aire zabalean margotuz.