JAZZ VG CLUB 2020 - kulturaraba
JAZZ VG CLUB 2020
17/07/2020 - 19/07/2020

Ordutegia: 20:00
Tokia: The Garage (San Anton plaza, 5)
Prezioa: Sarrerak www.jazzvitoria.com
Gasteizko Jazzaldiaren antolatzaileek kontzertu-ziklo bat antolatu dute, Jazz VG Club izenekoa, eta, horren bidez, Jazzaldiaren 44. edizioa atzeratu ostean, zaleei beren jazz-dosia eskainiko diete.
Egun horietan bertan, uztailaren 17tik 19ra, Gasteizko The Garage aretoa (San Anton plaza, 5) ziklo bat egiteko aukeratu dute antolatzaileek, 20:00etatik aurrera, saio bikoitzekin.
Kontzertuak berme sanitario guztiekin egingo dira, bai musikarientzat, bertaratzen direnentzat eta aretoko langileentzat ere. Hori dela eta, edukiera 200 pertsonatara mugatuko da, distantzia soziala bermatzeko. Hala ere, joateko aukerarik ez duten zaleentzat, emanaldiak streaming bidez emango dira www.jazzvitoria.com webgunean.
Programa
Santa Catalina Lorategi Botanikoan
Uztailak 16, osteguna, 18:30ean (Gonbidapenak agortuak)
- LARA VIZUETE
- TRIOLOGY
The Garagen
Sarrerak uztailaren 10etik aurrera erosi ahal izango dira www.jazzvitoria.com webgunean.
Uztailak 17, ostirala, 20:00etan
- RUBÉN SALVADOR
- ERNESTO AUGRINAC Charlie Parkeri omenaldia
Uztailak 18, larunbata, 20:00etan
- NOA LUR
- JAVIER MORENO Albert Boverekin eta Ramón Pratsekin
Uztailak 19, igandea, 20:00etan
- ABE RÁBADE
- BALDO MARTINEZ-en taldea
Gasteizko Jazzaldiak antolatu du Jazz VG Club zikloa, hauen babesarekin: Iberdrola, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Vital Fundazioa, Radio Vitoria, El Correo, RTVE, EITB, La Salve eta The Garage.