Isabel Middlebrook Mateo e - kulturaraba
Isabel Middlebrook Mateo
Sei urterekin ballet ikuskizun bat ikustean, berehala maitemindu nintzen sentimenduak gorputzarekin adierazteko modu horretaz, eta dantza klasikoa ikasten hasi nintzen José Uruñuela Dantza Kontserbatorioan. Han egon nintzen hamaika urte, eta, amaitzean, erabaki nuen horretan aritu nahi nuela, jakin mina baineukan zenbat ikas nezakeen arte mota horretaz eta liluratuta bainengoen dantzarekin loturiko guztiaz. Une honetan, Ingalaterrako Chichesterreko Unibertsitatean ari naiz prestakuntza jasotzen dantza garaikideko ikastaro batean, non askoz gehiago ikasten ari bainaiz beste dantza mota batzuen inguruan, irakasleei esker; izan ere, arlo hori hobeto ulertzen eta hartatik bizitzen laguntzen ari baitira.
Prestakuntza
-
Dantzako unibertsitate gradua
Chichesterreko Unibertsitatea, Chichester
Orain dantza gradu bat ari naiz ikasten Chichesterreko Unibertsitatean, dantza garaikideari buruz gehiago jakiteko eta nire burua dantzari gisa sentitzeko, horretaz bizi ahal izan nahi baitut.
-
Dantzako gradu profesionala
José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa, Gasteiz
Dantza ikasketak egin ditut José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan hamaika urtez, eta ikasketa profesionalen seigarren maila amaitu eta prestakuntza horren titulua lortu dut.
Ziurtagiriak
-
Mariinsky Balletaren ikuskizun batean parte hartzea
Mariinsky Balletaren ikuskizun batean parte hartuko dut San Petersburgon, azaroaren 1ean. -
Musika Antzerkiari buruzko "Begoña Alvarez" ikastaroa
José Uruñuela Kontserbatorioan egin nuen, ekainaren 28tik uztailaren 2ra. -
Vaganova metodoari buruzko ikastaroa
José Uruñuela Kontserbatorioan egin nuen, ekainaren 19tik 24ra. -
Dantza klasikoko "Antonio Almenara" ikastaroa
José Uruñuela Kontserbatorioan egin nuen, urtarrilaren 2tik 5era.
Arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-bekak 2023 itzuli