null Irudikak bederatzigarren edizioa antolatuko du urriaren 23tik 25era Gasteizko Artium Museoan, eta herrialde gonbidatuak Finlandia eta Grezia izango dira

Irudikak bederatzigarren edizioa antolatuko du urriaren 23tik 25era Gasteizko Artium Museoan, eta herrialde gonbidatuak Finlandia eta Grezia izango dira

Presentación IRUDIKA

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urriaren 22a. Irudikaren (Euskal Irudigileak elkarteak antolatzen duen Euskadiko Ilustrazio Profesionalaren Nazioarteko Topaketa) bederatzigarren edizioa urriaren 23tik 25era izango da Gasteizko Artium Museoan eta Arabako hiriburuan egongo dira munduko hainbat txokotako artistak, argitaletxeak eta eragileak. Eragileek eta artistek mahai-inguruetan, tailerretan, topaketetan eta hitzordu profesionaletan parte hartuko dute. Ohikoa den moduan, hiru arlo hauen inguruan arituko dira: Ilustrazioa, argitaletxeak eta sektore paraleloakEuskadirekin loturak sortuko dituzte Greziatik, Finlandiatik, Frantziatik, Palestinatik, Irlandatik, Mexikotik, Uruguaitik, Txekiar Errepublikatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorriko diren eragileek.

Irudika Euskaditik mundua ikusteko leiho bat da, joera berriak ezagutzeko eta kanpotik hemen gertatzen dena ikus dezaten. Horregatik, gure helburu nagusia da parte-hartzaileen eta gonbidatuen artean loturak sortzea. Gainera, Irudikan eztabaida eta pentsamendua sustatzen dira eta ilustrazioan eta sormen-prozesuetan lan egiteko ekosistema segurua eta duina bultzatzen da.

IRUDIKA-2025

Ilustrazio Profesionalaren Nazioarteko Topaketa lau arlo hauetan garatzen da: Hitzordu profesionalak, tailerrak, egonaldi artistikoak eta konferentziak. Hala, 3 egunetan landuko dira sektore paraleloak, argitaletxeen mundua eta ilustrazioaren mundua:


1.    Sektore paraleloak: Irudikak lehen eguna, osteguna, urriaren 23a, ilustrazioaren sektore paraleloei eskainiko die. Hala, askotariko kultura-arloetako gonbidatuek PROZESUEZ hitz egingo dute nagusiki.

Hasteko, De donde no se vuelve Alberto García-Alixen filma proiektatuko da eta geroago Albertok berak eta Ainhoa Resanok argazkigintza-prozesuez hitz egingo dute. Ondoren, eskultura eta marrazkigintza izango dira protagonistak eta bertan egongo dira Isidro Ferrer eta Elena AitzkoaSteven Guarnacciaren eta Kitty Crowtherren ilustrazio-prozesuak ezagutuko ditugu, baita ere Casper Clausenen eta Fátima Morenoren musikaren eta arte garaikidearen konbinazioak. Hitzaldi horren ondoren, eguna bukatzeko zuzenean margotuko duten ikuskizun bat eta musika elektronikoa egongo dira.

2.    Ostiralean, hilaren 24an, goizean argitaletxeen munduan Otra forma de editar aurkeztuko da eta, besteak beste, haurren aldizkariak eta aldizkari ilustratuak landuko dituzte Jeremie Martínez Frantziako Kiblind Magazine aldizkarikoak, Txekiar Errepublikako Raketa aldizkariko Johana SvejdikovakIllustoria aldizkari estatu batuarreko Elizabeth Haidlek eta Cactus eta Behinola euskal aldizkarietako Eli Casillas eta Miriam Luki arduradunek, hurrenez hurren. Liburu-objektuez eta argazki-liburuez hitz egingo dute Frantziako Editions du Livre argitaletxeko Alexandre Chaize zuzendariak, Alberto García-Alix leondarrak, Frederique Bangerter suitzarrak Cabeza de Chorlitorekin eta La Duplicadorako Vanessa Lopez mexikarrak.  Diseinu editoriala eta fanzineak landuko dituzte Jindrich Janicek eta Nikola Janickova txekiarrek Take Take Takerekin, Haitham Haddad palestinarrak Studio MNJNKrekin eta Begoña Cubería euskaldunak Another Pressekin. Arratsaldean, Reír por no llorar tartean, frustrazioa eta ironia baliabide editorial gisa erabiltzen dituzten proiektuak aurkeztuko dira, besteak beste, Ata Lasalle eta bere Autsaider Cómics argitaletxea, Maite Caballero donostiarraren Buena PlantaLucile Ourvouai frantsesaren Fanatic Female Frustration FanzineKarla Paloma alemaniarraren Hairspray Magazine edo Germán di Pierro uruguaiarraren Casa de Balneario. Arreta berezia jarriko diegu argitalpen artistikoen azokei eta Greziako eta Finlandiako sare editorialari Helsinkiko Under the Leaf azokako Hikari Nishidarekin eta Etana Editions Finlandiako argitaletxeko Jenni Erkintalorekin, baita ere Athens Art Book Fairreko Margarita Athanasiourekin eta Greziako Ekdoseis Patakis argitaletxeko Fay Kolokytha eta Elena Patakirekin.

3.    Larunbatean, hilaren 25ean, ilustrazioaren mundua landuko da bi mahai-ingurutan: goizean Finlandiara bidaiatuko dugu Juliana Hyrri, Marika Maijala eta Emmi Valverekin eta Raisa Raekalliok eta Misha Del Valek osatutako bikote euskaldun-finlandiarrarekin. Arratsaldean Greziako ilustrazioa ezagutuko dugu Ifiyenia Kamperi, Myrto Delivoria eta Theda Mimilakirekin, baita ere Jesús Sotés nafarraren “Mythos” proiektua.

Hirugarren jardunaldi horretan, aldi berean izango dira hauek:

-    Hitzordu eta elkarrizketa profesionalak. Horietan, ilustratzaileek aukera izango dute eragileekin 288 topaketa eskatzeko eta lana ikusgai egiteko. 18 eragilek esan dute 70 profesionalekin egongo direla. Gainera, jardunaldi bakoitza bukatzean networkingerako afariak edo zizka-mizkak egingo dira musikarekin girotuta. Horrela, trukaketak sustatzeko giro lasaiagoa sortuko da.

-    Tailerrak: Maquetas y libretos-ek bi saio eskainiko ditu idazketari, musika-grabaketari eta diskoetako liburuxken eta azalen diseinuari buruz Comunión musika-taldeko Paula JJ eta Tábata Pardorekin eta Autoedición jaialdiko zuzendaria den Antonio Garridorekin, Asalto Gráficorekin eta Ediciones T&Trekin.

4.    Animazioko eta ilustrazioko egonaldi artistikoak: Irudikak bi deialdi horiek antolatzen ditu estatuko animatzaileentzat eta nazioarteko ilustratzaileentzat. Hautatu bakoitzak 2.450 € jasotzen ditu. Egonaldiak martxotik maiatzera izaten dira, lau fasetan eta hiru herrialdetako hiru sorkuntza-espazio hauetan: Maison des Auteurs d’Angouleme (Frantzia), Casa del Autor de Zapopan (Mexiko) eta BilbaoArte Fundazioa. Bukatzeko, erakusketa bat egiten da Vital Fundazioaren Gasteizko (Euskal Herria) espazioetan. 2026ko artista egoiliarrak kanpoko epaimahai batek hautatuko ditu Irudikaren edizio honetan.

 5. Gainera, aurtengo berritasuna izango da egungo krisien inguruan hitz egiteko Mientras el Mundo Explota espazioa. Chris Haughton ilustratzaileak eta Bolognako Haur eta Gazteen Liburuaren Nazioarteko Azokako zuzendariak, Elena Pasolik, hitz egingo dute. Irlandatik eta Italiatik, hurrenez hurren, liburuen eta ilustrazioaren bitartez mundua aldatzen saiatzeko jokaeren eta ekintzen inguruan dituzten ikuspegiak azalduko dizkigute.

Aurrez aurreko formatuan 125 pertsonarentzako edukiera egongo da guztira. Gainera, bertaratu ezin diren profesionalek online parte hartzeko aukera izango dute. Lanen galeria birtuala eta Intraneta ere eskuragarri egongo dira eta edukia nahieran ikusi ahal izango da jatorrizko bertsioan zein itzulita. Sarrerarik lortzen ez dutenentzat, irekian ere emango da eduki guztia dohainik irudika.eus webgunean. Ilustrazioko profesionalak topaketan egongo dira ikasteko eta hitzordu profesionaletan aukera berriak bilatzeko, baina publikoak edo ikasleek ere parte hartu ahal izango dute; hau da, illustrator pass delakoa ez izan arren, eguneko sarrerak eskuratu ahalko dituzte auditoriumera sartzeko prezio merkeagoan.

Presentación IRUDIKA

Irudika Euskal Irudigileak Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak antolatzen du hauen laguntzarekin: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saila, Espainiako Kultura Ministerioa, Espainiako Kultura Ekintzaren (AC/E) Espainiako Kultura Nazioartekotzeko Programa (PICE), Fundación Vital Fundazioa, Czech Literary Centre – CzechLit eta Artium Museoa, beste erakunde laguntzaile askoren artean.

Irudikako artistei edo zuzendaritzari informazioa ematea eta elkarrizketak egitea:

media@irudika.eus // 658 70 31 51 (Guillermo Royo)

www.irudika.eus