null Irudikak 2023ko egonaldien erakusketa inauguratu du eta ezagutzera eman ditu bere zapzigarren edizioko herrialde gonbidatuak eta lehen parte-hartzaileak

Irudikak 2023ko egonaldien erakusketa inauguratu du eta ezagutzera eman ditu bere zapzigarren edizioko herrialde gonbidatuak eta lehen parte-hartzaileak

Irudikak 2023ko egonaldien erakusketa inauguratu du eta ezagutzera eman ditu bere zapzigarren edizioko herrialde gonbidatuak eta lehen parte-hartzaileak

Erakusketa zabalik egongo da Vital Fundazioaren Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24) maiatzaren 29ra arte. Sarrera dohainik da

Irudika-Ilustrazioaren nazioarteko topaketa profesionalak maiatzaren 12an (ostirala) aurkeztu du Dani Scharfek eta Blanca A. Izuzquizak egin duten lana martxoaren 1etik maiatzaren 12ra bitarteko egonaldi artistikoetan Citè Internationale de la Bande Dessinée d’Angoulême zentroan, Casa del Autor de Zapopán etxean eta Bilbaoarte Fundazioan. Erakusketa honen inaugurazioarekin buru eman zaie bien egonaldiei.

Bi artistek egonaldietan egin duten lanak eduki sozial nabarmena dauka. Dani Scharfek “Good Fake News” proiektua aurkeztu du, ardatz hartur i k intoxikazio informatiboa eta nola erabili daitekeen albiste faltsuaren kontzeptua modu positibo batean.

Egunkari formatua erabilita, Scharfek hainbat gairi buruzko albisteak ilustratzen ditu: errenta unibertsala, klima aldaketa, migrazioak, genero-berdintasuna, etab. Guztira 20 orrialde orijinal dira, ikusgai egongo direnak Uruguaiko ilustratzaile horren lan-prozesu osoarekin batera. Bere aldetik, Blanca A. Izuzquizak animaziozko film labur bat erakutsiko d u , “¿En qué piensas?” deitua. e t a nerabezaroko osasun mentalaren arazoan murgiltzen gaituena. Animazioa digitalki egina dago, baina aretoan bere fotograma batzuk erakutsiko dira, bai eta lan-prozesuaren zatiak eta Izuzquizaren lan-koadernoak. Blancak orobat egin ditu itsasgarri batzuk sarri erabiltzen diren hitzekin eta buztinezko figurak. Denak ikusi ahal izango dira erakusketan. Testuak ere jarriko dira lanen testuingurua azaltzeko.

Erakusketan ikusgai e g o n g o dira, baita ere, Irudika nazioarteko topaketaren zazpigarren edizioaren promozioa egiteko erabiliko diren kartel ofiziala eta animazioa. Bi lan horiek egonaldian sortuak dira, kartela Dani Scharfek egin du eta animazioa Blanca A. Izuzquizak. Lan horiek Irudika ekitaldiaren irudia izango dira, eta ibilbide luzea izango dute o s o formatu desberdinetan: komunikabideetan, publizitate euskarrietan, sare sozialetan, etab.

Irudika 2023 egitarauaren aurrerapena: Japonia, Polonia eta Nigeria dira herrialde gonbidatuak

Ekitaldian ezagutzera eman dira Irudika 2023 ekitaldiko herrialde gonbidatuak eta lehen parte-hartzaileak. Japonia, Polonia eta Nigeria izango dira Irudikaren zazpigarren edizioko herrialde gonbidatuak, e t a Ilustrazio Munduaren hiru mahai-inguruetan parte hartuko dute. Era berean, Argitaletxeen esparrura hurbilduko dira Mexiko, Frantzia, Portugal, Kolonbia, Espainia eta beste leku askotako gonbidatuak.

Ivonne Gargano, Bruselan bizi den Venezuelako artista, Estela Miguel Bilboko H05 kolektiboko artista edo The Eko Lab modako esperimentazio eta berrikuntza gunea Sektore Paraleloetako programan izango dira. Baita ere parte hartuko dute Anagrama, Jekyll & Jill, Igela, Alacraña, La Linterna, Stolen Books, Fotokino, Libros de Mano edo Revista Gigantes bezalako argitaletxeek.

Artista, argitaletxe eta agenteak Gasteizera helduko dira aldean ekarrita hainbat arlotako proiektuak: ilustrazioa, kultur kudeaketa eta galeriak, artisau inprimaketa, haurrentzako aldizkariak, liburu azalak, kartelgintza eta beste hainbat gai. Bestalde, Sektore Paraleloen jardunaldian ilustratzaile gonbidatuek solasgaitzat hartuko dituzte jasangarritasuna eta biomaterialekin egindako ilustrazioa, bitxigintza eta gastronomia.

Urtero bezala, euskal partaideak izango ditugu mahai-inguru bakoitzean, bai argitaletxeak, bai artistak eta baita ere ilustratzaileak.

Sarrerak salgai daude jadanik topaketaren webgunean. Aforoa 125 pertsonarentzat da, baina posible da topaketan online parte hartzea irudika.eus plataformaren bitartez. Plataforma horren bidez sektoreko profesionalek posible dute euren lanak erakustea, hitzordu profesionalak adostea editorial eta agenteekin, eta osorik ikustea Artiumen eskainiko diren eduki, hitzaldi eta tailer guztiak.

Irudikaren egonaldi programa posible da Eusko Jaurlaritzaren, Vital Fundazioaren eta Euskal Irudigileak elkartearen ekarpenei esker (ilustrazio kategorian), eta Acción Cultural de España, AC/E elkartearen laguntzari esker (animazio kategorian). Irudikak babesle ditu baita ere erakunde hauek: Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Angoulême-ko Udala, Citè Internationale de la Bande Dessinée, Guadalajarako Gobernua – Guadalajara Liburuaren Munduko Hiriburua – Guadalajara Kultura (Mexiko), Casa del Autor de Zapopán (Mexiko) eta Bilbaoarte Fundazioa.

Inaugurazioan Dani Scharf eta Blanca A. Izuzquiza izan dira 2023an hautatutako artista gisa. Halaber, Elisabeth Pérez Irudikako zuzendariak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Inmaculada Sánchez Arabako Kultura zuzendariak hartu dute parte.

Informazioa