null "Ipuin-uda bat" ibilbidea

"Ipuin-uda bat" ibilbidea

Ipuin-uda bat

Ortzairen Hansel y Gretel lana ikusgai izango da Samaniegon, Bastida eta Lagranen. 

"Ipuin-uda bat"antzerki ibiltariaren programa larunbatean hasiko da. Hiru udalerri izango dira Uztailaren 12, 13 eta 19an  Ortzaik "Hansel eta Gretel" klasikoari egiten dion egokitzapenaz gozatu ahal izango dutenak. Samaniego, Bastida eta Lagran izango dira udalerri horiek. 

Paseak doakoak dira.

Programa  honetxen alde egiten duena: publiko berriak sortzea eta gizarte eta lurralde kohesioa erdiestea, kultura ekintzaren bidez, Programak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntza du. 

Zikloaren helburua da lurraldeko txoko guztietan bizitza sustatzea, ez bakarrik antzezpenaren unean, baizik eta, ondoren, batez ere umorean eta kontakizun herrikoietan oinarritutako obrak belaunaldi desberdinek batera ikustea proposatzean; izan ere, modu belaunaldiartekoan eszenarazten dira, elkarrizketa sustatuz antzezpenaren ostean adin desberdinetako pertsonen artean.  “Antzerki ibiltari” horrek hainbat herritako pertsonak elkarrengana gerturatzea erraztuko du.

Gainera, Ortzaik egiten duen proposamena pantomima formatukoa da. Pantomima antzerkigintza anglosaxoiko genero herrikoia da, mendeak igaro ahala eboluzionatuz joan dena, eta ipuin herrikoien eguneraketa ekarri du, umore ikuspegitik, adin guztiei zuzendua, salbuespenik gabe, eta ipuin horiek asmamen eta aldrebeskeria eszenikotik, gaur egungo errealitatera egokitutako ipuinak kontatzen ditu.

 

 

Udalerria

Data

Ordua

Samaniego

Uztailak 12

19:00

Bastida Uztailak 13  19:00
Lagrán Uztailak 19  19:00