null Historias de un Baúl - ARABAKO PLAZETAN, Villanueva de Valdegovían

Teatro

Teatro

Kulturaraba

Historias de un Baúl - ARABAKO PLAZETAN - Villanueva de Valdegovía

Logo verde ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava

Trotamundos konpainiak Historias de un Baúl  antzezlana aurkezten du Villanueva de Valdegovían.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” laugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 41 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, ekainetik irailara bitartean lurraldeko 39 udalerritan eskaintzeko.

Ikusi programa

ANTZEZLANAREN SINOPSIA

Fidelen eta Capulitaren istorioa da Historias de un baúl. Bi pertsonaia maitagarri, bidaiariak, zirku-zaleak, ameslariak eta kideak; kutxa zahar bat lepoan hartuta doazenak hortik zehar. Ikusle berrien bila dabiltza, horiek dibertitu eta ezustekoak emateko, betiere topaketaren une handirako prest eta prestu.  

Malabar pilotak, hula hoop uztaiak, akrobazia ugari eta partaidetza ekitaldi bat dira 50 minutuko ikuskizun original honen eszenak. Egoera sinpleen bidez, zirkuaren eta antzerkiaren teknikak jarrera dinamiko eta dibertigarri batean batzen dira familia osoarentzako!!!!

Datak

2023/07/23

Ordutegia

13:00

Tokia

Plaza

Villanueva de Valdegovía

laguntzailea

 

Prezioa

Doan

URL - Web
online ekitaldia