null Historias de un Baúl ARABAKO PLAZETAN

Historias de un Baúl ARABAKO PLAZETAN

21/07/2022

Historias de un Baúl ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava

Ordutegia: 12:00
Tokia: Alegría-Dulantzi Kirol eskualdea - Igerilekuak
Prezioa: Doan

Trotamundos konpainiak Historias de un baúl antzezlana aurkezten du Dulantzin.

Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.

 

Ikusi programa

 

 

ANTZEZLANAREN SINOPSIA

 

Fidelen eta Capulitaren istorioa da Historias de un baúl. Bi pertsonaia maitagarri, bidaiariak, zirku-zaleak, ameslariak eta kideak; kutxa zahar bat lepoan hartuta doazenak hortik zehar. Ikusle berrien bila dabiltza, horiek dibertitu eta ezustekoak emateko, betiere topaketaren une handirako prest eta prestu.  Malabar pilotak, hula hoop uztaiak, akrobazia ugari eta partaidetza ekitaldi bat dira 50 minutuko ikuskizun original honen eszenak. Egoera sinpleen bidez, zirkuaren eta antzerkiaren teknikak jarrera dinamiko eta dibertigarri batean batzen dira familia osoarentzako!!!!