Arabako Lurralde Historikoan hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko dirulaguntzak, 2023. urteko deialdia. - kulturaraba
Ebatzi dira Arabaan hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko dirulaguntzak, 2023. urteko 2. deialdia.
2023an urrian ere egin zen deialdi hau 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitartean Arabako landa-ingurunean garatutako kultura-proiektu eta -jardueretarako. Eskatzeko epea 2023ko urriaren 23an amaitzen zen.
Dagoeneko badakigu zein proiektuk izango duten laguntza ekonomiko hori, eta gure probintziako landa-eremuetako kultura-eskaintza aberasten lagunduko dute.
-
1. modalitatea - Irabazteko xedea duten erakunde pribatuak eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari atxikitako profesionalak. - Ebazpena
30.000.00 €-rekin lagundutako kultura-proiektua "LERA LERA IRRIKA ETA LERA" izan da, AZALA KREAZIO ESPAZIOAREN proiektua, Araban etorkizuneko baso-jaialdien prototipoa egiteko.
Proiektuari informazio gehiago hemen.
- 2. modalitatea. Irabazteko xederik gabeko erakunde pribatuak - Ebazpena
31.095,06 €-rekin lagundutako kultur proiektua GARAION NATURARTEA elkartearen AUKERA BILA - Aktibista Kulturalak Arabako Landa Eremuan izan da.
Laster informazio gehiago argitaratuko da.
Deialdiari buruzko informazioa
Deialdiaren xedea
Deialdi honen dirulaguntzen helburuak honako hauek dira:
a) Kultura jarduera, sorkuntza, praktikak eta prozesu garaikideak sustatzea, komunitateekin eta komunitate horien gizarte-, lurralde- eta kultura-testuinguru espezifikoekin lotura estuan, eta landa ingurunerako kontakizun, imajinario, irudikapen, estetika, balio eta jarrera berriak eraikitzen laguntzea, mundu garaikideak planteatzen dituen erronken testuinguruan, bai eta, orainarekin elkarrizketan, ondarea, ezagutza eta jakintza tradizionalak balioestea ere.
b) Landa ingurunean jarduten duten kultura eta sormen sektoreen eta eragileen dinamizazioa, modernizazioa eta berrikuntza sustatzea, enplegua sortzen, profesionalizatzen eta tokiko, eskualdeko eta nazioko sare profesionalak sortzen lagunduz, bai eta sektore horietan genero berdintasuna lortzen laguntzea ere.
c) Inklusioa sustatzea eta herritarren parte hartze aktiboa sustatzea kultura jardueran, parte hartze demokratikorako, ongizaterako, osasunerako eta gizarte eta lurralde kohesiorako tresna gisa, arreta berezia jarriz genero berdintasuneko eta gazteen partaidetzarako estrategiak txertatzeari eta ikastetxeekin lankidetzan aritzeari.
d) Kultura aniztasuna bultzatzea, bai eta elkarrizketa eta landa-hiri trukea ere.
e) Kulturak garapen jasangarriko helburuei egiten dien ekarpena bultzatzea, bereziki ingurumen jasangarritasunari lotutakoei.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuak
Arabako lurraldeko kultura ekosistemari ekarpen garrantzitsua eta esanguratsua egiten dioten proiektuak eta jarduerak lagundu ahal izango dira diruz.
Bereziki, jarduera hauek finantzatuko dira:
a) Ekitaldi edo ikuskizun artistiko edo kulturalak, jaialdiak, erakusketak eta antzeko beste kultura jarduera batzuk eremu hauen barruan: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezko arteak, antzerkia, dantza, zirkua, musika, literatura eta hitza, arkitektura, diseinua eta eskulangintza, diziplina anitzeko arte jarduerak eta kultura eta arteak zientziarekin eta/edo jakintza tradizionalekin lotzen dituztenak.
b) Eragile anitzeko parte hartzearen bidez –ideien laborategiak, proiektuen prototipoak, diziplinarteko ekimenak edo aliantza transektorialak– esperimentazioa, ikerketa eta kultura berrikuntza bultzatzen dituzten eta lurraldean zehaztapen praktikoa duten proiektuak.
c) Ondare immateriala, kultura eta praktika garaikideekin lotuta.
d) Arte eta kultura arloetako hezkuntza, transferentzia eta bitartekaritza jarduerak, teknologia berrien erabilera barne.
Honako jarduketa hauek ez dira diruz laguntzen:
a) Nekazaritzako eta eskulangintzako azokak.
b) Lehiaketa eta jarduera gastronomikoak.
c) Sexuagatik diskriminatzen duten jarduerak edo proiektuak.
d) Kultura sustapenarekin eta hedapenarekin zuzenean bat ez datozen ikasketa bidaiak, txangoak, bidaiak eta bisitak.
e) Aisialdiko eta/edo entretenimenduko jarduerek, jolas eta jai jarduerek, kirol jarduerek eta gizarte eta osasun jarduerek eragindako gastuak.
Teletramitazioa egoitzan elektronikoan: Hirikoak ez diren eremuetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko dirulaguntzak - egoitza (araba.eus)
AURREKO EDIZIOAK
Hirikoak ez diren eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko gauzatzeko dirulaguntzak - 2023. urteko 1.deialdia
2023an maiatzan ere egin zen deialdi hau, guztizko zenbateko berarekin. 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean Arabako landa-ingurunean garatutako kultura-proiektu eta -jardueretarako. Eskatzeko epea 2022ko maiatzaren 30ean amaitzen zen.
Ikusi 2023ko 1.deialdiaren oinarriak
Laburpena - 2023 1.deialdia
Jasotako eskabide guztietatik, bi kultura-proiektu onartu ziren:
- 1. modalitatea - Irabazteko xedea duten erakunde pribatuak eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari atxikitako profesionalak. - Ebazpena
38.400,00 €-rekin lagundutako kultur proiektua Batura Zikloa - Musika kuadrilletan - Beñat Olano Duque izan zen.
Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.
- 2. modalitatea. Irabazteko xederik gabeko erakunde pribatuak- Ebazpena
25.776,64 €-rekin lagundutako kultur proiektua HAZ KOOP.ELKARTE TXIKIA elkartearen LaTaBalKa izan zen.
Hirikoak ez diren eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko gauzatzeko dirulaguntzak - 2022. urteko deialdia
2022an irailean ere egin zen deialdi hau, guztizko zenbateko berarekin. 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean Arabako landa-ingurunean garatutako kultura-proiektu eta -jardueretarako. Eskatzeko epea 2022ko urriaren 7an amaitzen zen.
Ikusi 2022ko deialdiaren oinarriak
Jasotako eskabide guztietatik, hiru kultura-proiektu onartu ziren, bat modalitate bakoitzeko:
- 1. modalitatea - Irabazteko xedea duten erakunde pribatuak eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari atxikitako profesionalak. - Ebazpena
39.907.40 €-rekin lagundutako kultur proiektua Naturaren Sekretua - Teatro Panta Rhei izan zen. Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.
- 2. modalitatea. Irabazteko xederik gabeko erakunde pribatuak- Ebazpena
26.196€-rekin lagundutako kultur proiektua HUNKITU ARTE elkartearen NAZIOARTEKO POESIA JAIALDIA izan zen. Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.
- 3. modalitatea. - Arabako toki erakundeak eta erakunde publikoak,- Ebazpena
Toki erakundeen kasuan, 25.000 euro eman zitzaizkion Zuiako Udalari Jugatxi. Basoaren Argi Printza programarako, alegia, landa ingurunean eta naturan kultura eta arte alorreko sorkuntzarako proiekturako.