Hélix Trio - Arabako Musika Klasikoko Zikloa - kulturaraba
Concierto
Kulturaraba
Hélix Trio - Arabako Musika Klasikoko Zikloa
Helix Trio – Uribarri Gaubea
PROIEKTUAREN AURKEZPENA
"Diálogo entre Siglos" proiektuak ganbera musikak XIX. mendetik XX. mendera arte izan duen bilakaera aztertzen du, modernismoaren eta erromantizismoaren arteko kontrastea ezarriz, pianodun hirukotearen errepertorioko funtsezko hiru lanen bidez.
Joaquín Turinaren (1933) 2. pianorako hirukoteak eragin post-erromantiko argia du eta nabarmengarria da modu berezian uztartzen dituelako konpositorea hainbeste markatu zuen ukitu inpresionista frantziarra (urte askoan bizi izan zen Parisen) eta bere konposizioaren funtsari datxezkion elementu folkloriko espainiarrak. Elementu horiek direla eta, entzuleak soinu esperientzia izugarria du lan honetan; izan ere, geruza bereizgarriak ikus daitezke, eta entzutearen arabera, horietako bakoitzean edo guztietan sar daiteke aldi berean.
Dmitri Shostakovich-en (1923) 1. pianorako hirukoteak islatzen du bere sormenezko gaztaroa garai historiko ilun eta zalapartatsu baten erdian. Emozionalki leherkorra den pieza bat da, non Shostakóvich bereziki erromantiko bat aurkitzen dugun, gaztetasunagatik ziurrenik, eta non esploratzen den bizitzan zehar pixkanaka urrundu zen hizkuntza bat. Mugimendu bakarreko lan horrek "Sonata" forma ezaguna hartzen du denbora gutxian, modu nahasian, forma musikal hori eraikitzeko erabiltzen zuen ordena tradizionala erabat desitxuratuz, baina bide erretoriko argi eta zehatza marraztuz, entzuleari diskurtso narratiboa behar bezala jarraitzeko aukera emanez.
Franz Schubert-en (1827) 2. pianorako hirukoteak programa ixten du, eta XIX. mendea ondorengo obrekin lotzen ditu. Hirukote monumental horrek erromantizismoa irudikatzen du bere adierazpen gorenean, egitura lirikoa eta sakontasun emozionala ditu, eta entzulea bidaia introspektibo batera gonbidatzen du

CURRICULUM VITAEA
2024ko irailean, Helix Tríok Filippo Nicosia Sari ospetsua jaso zuen Italian. Sari horren barruan sartzen da hainbat kontzertu egitea Italian. Lorpen hori beste sari garrantzitsu batzuei gehitu zaie, hala nola ORPHEUS Swiss Chamber Music Competition 2022 Suitzan eta 2023ko "La Flama" lehiaketa Bartzelonan, hirukotea bere belaunaldiko talderik oparoenetako bat bihurtuz.
Helix Trío 2022an sortu zen Hochschule für Musik FHNW Basel-en, eta honako hauek osatzen dute: Jaume Angelès Fité (biolina), Iago Domínguez Eiras (biolontxeloa) eta Paula Belzunegui Moreno (pianoa). Gaur egun, Anton Kernjak, Claudio Martínez-Mehner, Zoltán Fejvári, Silvia Simionescu eta Anna Gebert irakasle ezagunen tutoretzak jasotzen dituzte, Ergänzungsstudium programaren barruan.
Gainera, bere garapen artistikoak Rafael Rosenfeld eta Rainer Schmidt-en gidaritzapean jarraitzen du. 2023ko uztailetik, Helix Trío ECMAko (European Chamber Music Academy) kidea da, eta Le Dimore del Quartetto sarearen parte da. Horri esker, goi mailako nazioarteko ingurune batean parte har dezakete. 2024-2025 denboraldian, hirukotea Bartzelonako Auditorin aurkeztuko da, Europako beste auditorio batzuen artean, eta lehen mailako agertokietan duen presentzia sendotuko da.
Hirukotea jaialdi garrantzitsuetara gonbidatu dute, hala nola Piano Trio Fest (Berna), Swiss Chamber Music Festival (Adelboden) eta Musikdorf Ernen jaialdira, eta 2023an Kataluniako Musikaren Palau ospetsuan debutatu zuten.
Bere ibilbidean, Helix Tríok ganbera musikako figura handiekin lan egin du, maisu eskoletan parte hartuz musikari hauekin: Steven Isserlis, Heime Müller (Cuarteto Artemis), Anthony Marwood, Patricia Kopatchinskaja, Johannes Meissl, Patrick Jüdt, Vera Martínez Mehner, Robert Levin, Eckart Runge, Oliver Wille (Kuss Quartet), Antonio Valentino, Simone Gramaglia, Miriam Fried eta Heinz Holliger. Gainera, 2023an, IMS Prussia Cove Masterclasses-en izan ziren, Dénes Várjon pianistarekin, eta Vic-eko Ganberako Nazioarteko Musika Akademian, Abel Tomàs (Cuarteto Casals) biolinistarekin.
Taldearen lehen kontzertu profesionala Bernako Piano Trio Fest-en izan zen, 2022an egin zen ORPHEUS lehiaketako sarietako bat izan baitzen).
https://www.youtube.com/watch?v=yZN356jPdPg
Udako kultura eskaintza aberasteko eta dinamizatzeko asmoz, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak musika klasikoko hainbat kontzertu programatzen ditu lurraldean abuzturako. Arabako Musika Klasikoaren Zikloa izeneko zikloak urtez urte musika klasikoa lurraldeko hainbat herritara eramatearen aldeko apustua egiten du.
Programa hori 2011z geroztik egiten da, "Donostiako Musika Hamabostaldia"rekin lankidetzan; beraz, interpretatzaileen kalitatea ziurtatuta dago erabat. Parte hartzen duten udalek ere laguntzen dute kontzertuak gauzatzen.
Oro har, ziklo horrek, kontzertuen kalitate eta aniztasunari esker, oso harrera ona izaten du kontzertuak egiten diren herrietako ikus-entzuleen artean eta haietara joaten diren Gasteizkoen artean.
Aurtengo edizioan 6 kontzertu eskainiko dira, Arabako kuadrilletan banatuta. 2025ko Arabako Musika Klasikoaren Zikloa abuztuan egingo da Gaubea, Amurrio, Argantzun, Santikurutze Kanpezu, Zalduondo eta Bastida herrietan.

2025/08/07
20:00
Iglesia de Valdegovía
Valdegovía