Haziaraba in the Mapping 2024 ARAIAn - kulturaraba
Kulturaraba
Haziaraba in the Mapping 2024 ARAIAn

Haziaraba in the Mapping jaialdia 2024
Laugarren urtez jarraian, Europa Creativa Mapping proiektuaren barruan sortutako Haziaraba in the Mapping jaialdia hartuko dute Vitoria-Gasteizek eta Arabako bederatzi udalerrik. Proiektu horren bazkide da Teatro Paraíso, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Vital Fundazioa lagun di
ARABAKO LURRALDEKO PROGRAMAZIOA
Arabako Foru Aldundiak jaialdi hori bultzatzen du Arabako 9 herritan (Araia, Amurrio, Aramaio, Dulantzi, Iruña Oka, Bastida, Laudio, Legutio eta Oion).
Edizio honen programazioan LORATEGIAN izeneko Teatro Paraíso antzerkiaren ikuskizun bat dago, Belgikako Theatre de la Guimbarderekin lankidetzan sortua.
LORATEGIAN
Haurtzarotik, haurrak irudien munduan murgilduta egoten dira, nahiz eta gehietan modu pasiboan egin. Gure lorategian, antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten dira ikusleei jolas-ikusmen eta ikusmen aktibo bizipena proposatzeko.
“Lorategian eseritako emakume bat ametsetan dabil. Gizon bat iritsi, eta irudien munduan bidaia egitera gonbidatu du. Elkarrekin, zuhaitzen arteko oihala topatu dute, eta oihal hori orri txuri bihurtuko da irudiak sortu eta eraldatzeko… jolastu eta zirrarak agertu beharrean”.
Ikuskizunaren arintasunak olerki unibertso batetara eramaten gaitu, bertan umeek konfidantzaz eta harriduraz mugitzen direlarik.
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: Rosa A. García edo Maitane Goñi, Tomás Fdez. Alonso
- Muntaia Teknikaria: Javier García
- Espacio Eszenikoaeta Jantziteria: Elisabeth Schnell
- Bideoa: Marc Cerfontaine
- Marrazkiak: Alberto Martínez
- Musika: Olivier Bilquin
- Argiztapena: Fred Houtteman
- Aholkularitza Psikopedagogikoa: Rosy Haboucha.
- Egileak: Rosa A. García, Charlotte Fallon
- Zuzendaritza: Charlotte Fallon
2024/11/23
Cine Aretoa
ARAIA
Doan