null Goroldiorik ez - ARABAKO PLAZETAN, Laudion

Teatro

Kulturaraba

Goroldiorik ez - ARABAKO PLAZETAN, Laudion

Goroldiorik ez - ARABAKO PLAZETAN, Laudion

Piszifaktoria Ideien Laborategia konpainiak Goroldiorik ez antzezlana aurkezten du Laudion.

Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Ikusi programa

 

GOROLDIORIK EZ

Ikuskizun hau artea, natura eta historia uztartzeko ekintza berezi bat da.

Finean, natur ingurune batean egiten den ibilaldi bat da, zokoratuta geratu diren inguru horretako emakumeen historia berreskuratzeko eta ibiltzearen ekintzaren inguruan hausnartzeko aukera bat.

Espazioa zeharkatzearen ekintza behar natural batetik sortu zen: elikagaiak eta bizirauteko ezinbestekoa zen informazioa bilatzea. Baina, oinarrizko behar horiek aseta zeudenean, ibiltzea ekintza sinboliko bihurtu zen, gizakiari paisaiak sortzeko eta mundua bizitzeko aukera
eman ziona. Ibiltzea, funtsean, bizitzea da.

Ibilaldi honekin emakume aitzindariek irekitako bidea ospatu nahi dugu eta bideak irekita mantendu hurrengoentzat, goroldiorik pilatu ez dakigun.

Gorputzaren bidez aire zabalean egiten den memoria ariketa bat.

 

Arabako PLazetan 2025

Datak

2025/08/29

Tokia

Laudio

laguntzailea