Gora Bihotzak! - ARABAKO PLAZETAN, Aldan - kulturaraba
Teatro
Kulturaraba
Gora Bihotzak! - ARABAKO PLAZETAN, Aldan

Eidabe konpainiak Gora Bihotzak! antzezlana aurkezten du Done Bikendi Haranan.
Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
Zenbat dantza utziko ditugu bidean azken garai hauetan? Eta zenbat musu eman gabe? Zenbat besarkada sentitu gabe? Dantzatzea aldarrikatzen dugu, besarkatzea, musukatzea, kantatzea, nahi dugunean nahi dugunarekin eta nahi dugun moduan. Dantzatu ezin bada ez da gure iraultza.
2025/07/05
19:30
Alda