null Gora Bihotzak! - ARABAKO PLAZETAN, Ribabellosan

Teatro

Kulturaraba

Gora Bihotzak! - ARABAKO PLAZETAN, Ribabellosan

Gora Bihotzak! - ARABAKO PLAZETAN, Ribabellosan

Eidabe konpainiak Gora Bihotzak! antzezlana aurkezten du Ribabellosan. 

Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Ikusi programa

 

ANTZEZLANAREN SINOPSIA
 

Zenbat dantza utziko ditugu bidean azken garai hauetan? Eta zenbat musu eman gabe? Zenbat besarkada sentitu gabe? Dantzatzea aldarrikatzen dugu, besarkatzea, musukatzea, kantatzea, nahi dugunean nahi dugunarekin eta nahi dugun moduan. Dantzatu ezin bada ez da gure iraultza.

Arabako PLazetan 2025

Datak

2025/09/27

Tokia

Ribabellosa

laguntzailea