Gora Bihotzak! - ARABAKO PLAZETAN - kulturaraba
Gora Bihotzak! - ARABAKO PLAZETAN
09/07/2022

Ordutegia: 19:30
Tokia: Erriberagoitiako Igerilekuak, Pobes
Prezioa: Doan
EIDABE konpainiak Gora Bihotzak! antzezlana aurkezten du Pobesen.
Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.
Antzezlanaren sinopsia
Zenbat dantza utziko ditugu bidean azken garai hauetan?
Eta zenbat musu eman gabe? Zenbat besarkada sentitu gabe?
Dantzatzea aldarrikatzen dugu, besarkatzea, musukatzea, kantatzea, nahi dugunean nahi dugunarekin eta nahi dugun moduan.
Dantzatu ezin bada ez da gure iraultza.