Doinu Miresgarriak Leku Miresgarriak bira Gebara - kulturaraba
Música
“Doinu Miresgarriak Leku Miresgarriak” bira – Karlos Subijana -Gebara
Arabako musikaria den Karlos Subijanak “Zaharrak Berri”. bere azken musikalana aurkeztuko du. Bertan aintzineko musika zein tradiziozkoak teknologi elektronikoarekin batzen dira.
“DOINU MIRESGARRIAK LEKU MIRESGARRIAK” BIRA
“Doinu Miresgarriak Leku Miresgarriak” Arabako zazpi koadriletako leku berezietan kontzertu bira bat da. Karlos Subijanak bere disko berriko obrak eta beste asko joko ditu, Xabier Mz. Otxagabia bibolin jolearekin batera eta Xuxurlaka bikotea ( Ainara Moreno arpa edo mainura eta Patxi Villen Irlandako musika tresnekin) .
Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
Kontzertu bakoitzean bertako artista gonbidatu bereziak egongo dira. Lehenengo kontzertua Lautada koadrillako Gebara herrian izango da, Gebarako jauregian irailak 16an 19:00etan, hau Karlos subijanarentzat oso leku berezia da Gebarakoa da eta, hurrengoa Quintanilla de la Riberako kulturaren tenpluan irailak 22an 19:00etan Añana koadrilla, Bitorianoko elizan urriak 6an 19:00etan, Elizmendi baselizan (Kontrasta), urriak 7an 19:00etan, Arteko Gure Amaren Santutegian (Artziniega ) urriak 14ean 19:00etan, Laguardiako Erregeen Andra Mariaren elizan urriak 21ean 19:00etan, eta bira honen amaiera Vitoria-Gasteizko Santa María Katedralean urriak 28an 19:00etan izango da.
Kontzertu hauek Arabako Foru Aldundiak eta Vital Kutxa Fundazioak laguntzen dute.
Karlos Subijana alboka, txirula eta txalaparta irakaslea da duela 30 urte baino gehiago Vitoria Gasteizko Folklore Akademia eta Urkabustaizko Musika Eskolan, Carlos Nuñez musikari ospetsuaren aspaldiko kolaboratzailea da, Niko Etxart, Xabaltx, Oreka Tx eta beste askoren musikaria izan da eta Pascal Gaigne , Dantza eta beste hainbat filmeetako musiketan parte hartu du. Gabon, Morocco, Canada, Frantzia, Erresuma Batua, Polonia eta beste hainbat lekuetan kontzertuak eman ditu. Erromerietan, jaietan eta mota guztietako ekitaldietan ere eskatu ohi dute musikari gisa.
Xabier Martínez Otxagabia biolin espezialitatekomusika klasikoko karrera egin zuen Gasteizko Jesús Guridi kontserbatorioan, eta, ondoren, hobekuntza-ikasketak egin zituen Conservatorium van Amsterdamen(lau urtez), eta Biolin Tango Argentinoko masterra eginzuen Rotterdameko Codarts kontserbatorioan.
Bere ibilbidean orkestra gazteetako kide izan da, hala nolaEGO eta JONDE, eta maila profesionalean hainbatorkestrarekin aritu da lankidetzan, besteak beste, Oviedo Filarmoniarekin, OSPA, Gasteizko GanbaraOrkestrarekin eta OLCSrekin.
Klasikoaz eta tangoaz gain, beste estilo batzuk ere landuditu, folka, esaterako. Hainbat folk taldetako kide izan da, hala nola Parradust edo Kolme Katu, eta GontzalMendibil edo Mikel Urdangarin bezalako kantautoreekinlankidetzan aritu da.
Biolinjolea izateaz gain, musikoterapeuta ere bada Xabier, eta horretarako Gasteizko IMAPen egin du prestakuntza.
Xuxurlaka bikotea Ainara Moreno (mainura klasikoa) eta Patxi Villen (uileann pipes eta irlandako tzxitukak) osatuta dago
Ainara Moreno mainura klasiko jolea da, musikoterapeuta eta artearen historia lizenziatua. Duela 20 urtetik hona naziozko zein nazioarteko orkestretan lan egiten ari da, Euskadiko orkestra sinfonikoa, Bilbokoa, Nafarroako sinfonikoa,Real Filarmónica de Galicia, Comunidad de Madrid, Massachussets Symphony, Orchestra of Sprinfield Türingen Philarmonie Gotha-Shul, Wienner Sinfonietta eta Israël symphonie orkestra, Bilbo, Vitoria Gasteiz era Iruineko bandetan ereBesteak beste, La Regenta, Pantaleón y las Visitadoras, Bajo la piel edo Open Windows soinu-bandak grabatzen ere lagundu du.
Patxi Villén. Prestakuntza autodidaktikoko musikaria. Bere eraginak argi eta garbi arku atlantikoa deituriko musika tradizionaletik datoz.
Uilleann pipea jotzen ikasi zuen Na Piobairí Uilleannen ikastaroei jarraituz, Dublinen egoitza zuen gaita irlandarraren ondarea mantentzen zuen elkartea. Bere jotzeko estiloa bere erreferentzia nagusia izan den Liam O 'Flynn-engana hurbiltzen da.
Duela 8 urte baino gehiagotik jotzen du Parradust taldearekin, eta harekin disko bat du argitaratuta. Kirrinkalariak eta Gandarwa taldeetan parte hartu du.
Duela 7 urtetik Aitzina Folk (www.aitzinafolk.org) jaialdi solidarioa zuzentzen du. Jaialdi honetan folk musikalarekiko grina eta ataxia-telangiektasia dutenekiko elkartasuna batzen dira.
2023/09/16
19:00
Gebara
Gebaratarren Dorre-Jauregia
Doan