GEURE(R)A - HARROBI DANTZA BERTIKALA - ARABAKO PLAZETAN, Izarran - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
GEURE(R)A - ARABAKO PLAZETAN, Izarran
Harrobi dantza taldea konpainiak Geure(r)a antzezlana aurkezten du Agurainen.
Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” bostgarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita
Aurten Arabako Plazetan programan 34 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, ekainetik irailara bitartean lurraldeko udalerrietan eskaintzeko.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
Geure(R)a naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen duena. Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia.
Antzina-antzinatik, emakumeak elkartu egiten ziren, ez bakarrik eguneroko lanak egiteko, baita beren arteko konpainiaz gozatzeko, ondo pasatzeko eta, aldi berean, beren ezagutzak eta esperientziak trukatzeko ere.
Errealitate hori baina, ez dute pertsona orok ondo ikusi, askatasun eta ezagutza hori mehatxutzat hartzen baitzuten beren status quorako. Horregatik, XVI. mendean, gure historiako gehiegikeria eta hilketa gordinenetako batzuk gertatu ziren, batez ere emakumeen kontra.
Zalantzarik gabe, gaur egun Europako eta munduko herrialde askotan gertatzen dena pentsamolde horren ondorioa da oraindik. Errespetuarekin, askatasunarekin eta tolerantziarekin talka egiten duen pentsamoldea.
2024/06/23
23:00
Udal frontoia
Urkabustaiz