null GazteLab: Robotikaren hastapenak

Otros

Otros

Kulturaraba

GazteLab: Robotikaren hastapenak

GazteLab: Robotikaren hastapenak

Hasiberrientzako tailerra da, 7 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendua, eta gazteei teknologiari buruz ikasteko eta etorkizunerako trebetasunak garatzeko modu zirraragarria eskaintzea du helburu. Era berean, oinarri sendoa ematen die ezagutza-arlo berriak azaltzeko eta erronka digitaletarako prestatzen ditu.

GazteLab uztaileko lehen asteetan egingo da FabLaben, Hibridalabeko Fabrikazio Digital eta Gehigarriko Laborategian, Miguel de Unamuno etorbidean, Vitoria-Gasteizen. Hilaren 3, 4 eta 5ean, 10:30etik 13:30era, aurreikusitako hiru serieetako lehena egingo da; bigarrena eta hirugarrena, berriz, uztailaren 10etik 14ra eta 17tik 21era, 11: 30etik 13: 30era.

Emango den gaitegia xehetasun handiagoz ezagutu nahi dutenek fabmananer@hibridalab.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute. Ikastaro honetan adingabearen izen-ematea formalizatzeko, honako formulario hau bete beharko da.

Datak

2023ko uztailaren 3an, 4an eta 5ean.

Tokia

Hibridalabeko Fabrikazio Digital eta Gehigarriko Laborategian

Prezioa

85 €- materiala barne