GAZTEFILM FEST 2023 eu - kulturaraba
Festival
Destacado
Audiovisuales
GAZTEFILM FEST 2023
Azaroaren 17tik 26ra, Gasteiz zinema onenaren hiri bihurtuko da aurten ere, Gaztefilm Fest-en 7. edizioak dirauen bitartean. Jaialdi hori txikienek eta txikienentzat egina da. Zinhezbak eta Kalakalabek eta Vital Fundazioak antolatu dute ekimena, eta Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere badu.
Gaztefilm Fest-en zazpigarren edizioak asmo handiagoa izan nahi izan du, eta 40 ekitaldi baino gehiagotara zabaldu ditu bere emankizun-zerrenda eta jarduerak, jaialdiak irauten duen 10 egun luzeetan gozatu ahal izateko.
Filmen hautaketa urtebeteko lanaren emaitza da, munduko zinemaldi onenetan haurrentzako zinemarik onenaren bila eta 900 film labur baino gehiago jaso dituen antolakuntzaren deialdiaren bitartez. Prozesu horren ondorioz, animaziozko 6 film luzek eta 40 film laburrek osatzen dute sail ofiziala.
Dounia eta Alepoko Printzesa, “animazio kanadar ederra, atmosferikoa eta onirikoa”, Tony, Shelley eta Argi Magikoa, “stop motion txekiarra, artisau-lana eta oso zaindua” eta Ernest eta Celestineren bidaia “pertsonaia maitagarri horien abenturen bigarren atala” dira 6 urtetik gorako tarterako hautatutako film luzeak, eta euskarara eta gaztelaniara bikoiztuta emango dira.
Honako lan hauek osatzen dute 9 urtetik gorako hautaketa: Perlimps, ‘O menino e o mundo’ filmaren egilearen animazio brasildarra, “edertasuna dario fotograma bakoitzean”; Lehoi mutikoa, Txinatik datorren animazio hiperrealista “testuren eta kolorearen tratamendu magistrala du”; eta Nina eta trikuaren sekretua, ‘Katu bat Parisen’ eta ‘Phantom Bo' filmen egileena, oraingoan, “animazio klasiko bat proposatzen dute, estetika urbanoarekin”, eta jatorrizko bertsioetan emango dira euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin.
Beste zenbait lan, hala nola How I learn to fly, ekoizpen kroaziarreko filma, edo Three robbers and a Lion, edo Guiseppe eta Lion Bleu, azken horiek +3 urtetik gorako publiko txikienari zuzendutakoak, izango dira erakusketako atal ez lehiakorrek eskainiko dituzten adibideetako batzuk.