null GAZTEFILM FEST haur eta gazteentzako zinema jaialdia

GAZTEFILM FEST haur eta gazteentzako zinema jaialdia

20/11/2020 - 29/11/2020

GAZTEFILM FEST haur eta gazteentzako zinema jaialdia

Ordutegia: Ordutegi desberdinak
Tokia: Hainbat tokitan
Prezioa: Doan

GAZTEFILM FEST publiko gazteenari zuzendutako 20 jarduera baino gehiago programatzen ditu, zirkuitu komertzialetan erakusten ez diren filmen aukeraketa berezi batekin eta herrien arteko elkartasuna, giza eskubideak eta enpatia bezalako gaiak azpimarratuz.

Jaialdia bi asteburutan banatzen da. Azaroaren 20, 21 eta 22an haurrentzako saila egingo da (12 urte arteko haurrei zuzendua) eta azaroaren 27, 28 eta 29an gazteentzako saila, 12 urtetik gorako gazte eta gazte sentitzen diren heldu guztientzat.
 

Programazioa

Programazioak Sail Ofizial lehiakor bat du, bai film laburrei dagokiena, bai film luzeei dagokiena, eta Erakusketa saila, non gaurkotasun handiko eta hainbat jaialditan ibilbide arrakastatsua izan duten filmak eskainiko diren.

Aurten mundu osoko 1024 film labur eta 254 film luze aurkeztu dira. Hautaketa kalitate-irizpideetan, gaien eta estiloen aniztasunean eta jaialdiko adin-tarteetara egokitzean oinarrituta osatu da. Jaialdiak ekoizpenen jatorrizko bertsioak mantentzearen eta bikoizketak eta/edo azpitituluak euskaraz egitearen aldeko apustua egiten du emanaldien % 60an.

Norabide horretan, Zineuskadik finantzatutako Filmazpit programarekin kolaboratzen jarraitzen dugu, euskerazko zinema sustatzen baitu, euskaraz azpititulatutako film luzeen katalogoa elikatzen jarraitzeko eta, aldi berean, gure jaialdian eskaintzeko.

Sail Ofiziala:

Izenburuen aukeraketa 8 film luzek osatzen dute, haur eta gazteen sailetan banatutak. Haurren sailean "My Grandpa is an Alien" abentura aparta ikusi ahal izango dugu. Fikzio irudimentsu honek, pertsona maitatuen heriotza jorratzen du. Gainera, "Strike" (Stop motion film delikatu eta dibertigarria), "Calamity, Martha Jane Cannary-ren haurtzaroa", Annecy Zinemaldian film onenaren saria irabazi zuena, eta "Fritzi: un Cuento Revolucionario" gai historikoei buruzko film luzea eta adiskidetasunari egindako benetako kantu.,

Gazteen sailean, "Meu nome es Bagdad" inspiratzailea aurkezten du, Berlingo Nazioarteko Jaialdiko “Generación 14 plus” saileko nazioarteko epaimahaiaren sari nagusia irabazi zuen. Horrez gain, "Nevia" film umoretsua ikusiko dugu. "Los lobos" film luzeen Sail Ofiziala osatzen du, oso ume zela AEBn izandako migratzaile esperientzietan inspiratzen den amarentzako maitasun eta esker oneko gutun bat. Eta, azkenik, "Normal" film italiarra, unibertso maskulino eta femeninoari eta gure eguneroko bizimoduan agertzen zaizkigun genero-estereotipoei buruzko gogoeta egiten duen lana.

Film laburrei dagokionez, guztira 28 lan ikusi ahal izango dira, adin-tarte bakoitzerako bereziki aukeratutako 4 programatan banatuta. Etxeko txikienek (Haurrak I) "Handi egiten gaituzten gauza txiki horiek" izeneko programa izango dute eskura. Programa hau 6 urtetik gorako haurrentzat pentsatuta dago. Naturak, adiskideek eta desberdintasunek xehetasunetan pentsatzera nola bultza gaitzaketen ikasiko dugu, askotan oharkabean pasatzen baitira. 9 urtetik gorako ikusleentzat pentsatutako Haurrak II sailean, 9 film labur aurkeztuko dira "Lagun ezberdinak" izeneko saioan. Kasu honetan, nahasketa perfektuenak sortzen dituzten ezberdintasunak aztertuko ditugu.

Gazte I saileko lehen saioa 12 urtetik aurrerako gazteei zuzenduta dago eta 6 film labur osatzen dute. "Transmisioak" du izena, eta heldutasunerako urratsa da, inguruneak ezinbestean baldintzatu duen aldaketa horren errealitate desberdinak erakutsiz.  Gazte II kategorian aukeratutakoak, 16 urtetik gorakoei zuzendutako film laburrak dira. Saioak "Obsesioak" du izena, eta 6 film laburrek osatzen dute. Horien bidez, gizakiaren irrika eta bere desio sakonak jorratzen dira, ametsak jazartzen jarraitzera bultzatzen dutenak.

Erakusketa:

Erakusketan etxeko txikienei zuzendutako sail bat dugu (Txiki saila). 3 urtetik gorako haurrentzako proiekzioak dira. Kasu honetan, "Jungle Beat" animaziozko filma dugu, Hegoafrikako telesail arrakastatsu batean oinarritua eta Frantziako Annecy Nazioarteko Jaialdian estreinatu zena.  Txikienentzat film laburren programa bat ere izango dugu, Portugaleko Play jaialdiarekin, Lisboako haur eta gazteentzako zinema jaialdia, elkarlanean.

Haurren sailean, "Jacob, Mimi y los perros del barrio", Letonia eta Poloniaren ekoizpena duen animazio ez konbentzionala, eta "La famosa invasión de los osos en Sicilia", Lorenzo Mattoti komikigilearen egokitzapena, animaziozko film onenaren Cesar sarietarako izendatua eta Sevillako Zinem jaialdiko azken edizioan parte hartu zuena.

Gazteen atala Pilar Palomero espainiarraren "Las niñas" filmarekin osatuko da, Malagako Zinemaldian irabazle izan zena eta Berlinalen saritua izan zena, eta Ana Garcia Blaya argentinarraren "Las buenas intenciones" filma ere bai. Azken urteko film argentinar ospetsuenetako bat izan da, eta Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen 2019ko edizioan.

Erakusketa  "Periferikoak" izeneko film laburren programa batek osatuko du.

Beren harrigarritasunagatik, arriskuagatik edo gainerako piezekin parekatzeko zailtasunagatik Sail Ofizialetik kanpo geratzen diren obrak dira. Altxorraren kutxa bezala aldarrikatzen den nahasketa  bat, sinesgarritasunik ez emateko, probokatzeko eta barre egiteko edukiarekin.
 

Proiekzioak

Jaialdiak Gasteizko hainbat gunetan egingo dira. Beste behin ere, jaialdiaren mapan erdigunetik urrunen dauden auzoetako batzuk sartzen saiatu gara, zinemara joateko esperientzia erraztu, sustatu eta babesteko, edozein adinetan eta edonon. 

Sarrerek 3 euroko prezioa izango dute eta jaialdiaren webgunetik erosi ahal izango dira, baita 30 minutu lehenago ere emanaldian bertan. Egungo osasun egoeraren aurrean, GAZTEFILM FEST ekitaldien edukiera murriztuko du, dagozkion osasun neurriak mantenduko ditu eta sarrerak internet bidez erosteko aukera emango du.
 

Jaialdi ibiltaria

Aurten ere, GAZTEFILM Fest Arabako herrietara eramateko apustua egin dugu. Aurten gure programazioaren parte bat Zigoitia, Kanpezu eta Laudio herrietan proiektatuko da, besteak beste.
 

Filmin

Aurten, Filmin plataforma digitalaekiko lankidetza sendotu egingo da, eta plataforma horretako GAZTEFILM Fest kanalean abenduaren 4tik 11ra izango dira jaialdiaren izenburuak.

Informazio gehiagorako: www.gaztefilmfest.com