null Sefarad plazan Gasteiz Fights Cancer III. Jaialdia egingo da uztailaren 6an

Sefarad plazan Gasteiz Fights Cancer III. Jaialdia egingo da uztailaren 6an

Gasteiz Fights Cáncer festibala

Sefarad plazan, Judimendi gizarte etxearen ondoan, GFC 2024 Jaialdiaren (Gasteiz Fights Cancer) hirugarren edizioa egingo da, izen bereko elkarteak antolatuta, uztailaren 6an, goizez, arratsaldez eta gauez.

Elkarteak Araban minbiziaren aurkako funtsak biltzeko egiten dituen kultura jardueren barruan sartzen da jaialdia eta aurten bildutako dirua Aspanafoa eta Asamma elkarteei emango zaie. Bere helburua da minbiziaren aurkako borroka sustatzea eta kultura zabaltzea, adin desberdineko publikoari helduz. Baita tokiko artisten sustapena, euskararen erabilera, aniztasuna eta belaunaldien artekotasuna, tokiko denden sustapena eta, batez ere, kausa ikusaraztea eta bereziki gazteen eta haurren minbiziari buruzko sentsibilizazioa ere.

Bi tartetan banatuta egongo da, goizez eta arratsaldez:

  • Goizean, 11:30ean, mahai inguru bat egingo da Judimendi gizarte etxeko Orixe aretoan hauekin: Cristina Garachana (psikologoa), Argiñe Montero (fisioterapeuta) eta Naiara Antepara (psikologoa). Bertan, Asamma eta Aspanafoako erabiltzaileek sortutako zalantzei erantzungo zaie, eta, ondoren, kontzertu-bermutak hasiko dira Jokorekin (Amurrioko kantautorea) eta Arabako La madre de José hirukotearekin. 15:00ak arte.

  • Arratsaldean, kontzertu-bermut gehiago izango dira plazan, 18:00etatik 02:00etara, hainbat musika estilorekin. Gainera, 18:30etik 19:30era haurrentzako jolasak egongo dira Judimendi parkean. Argibide gehiago, kartelean.  

Funtsak biltzeko, txosna solidario bat jarriko dute jaialdian, bai eta tokiko saltegiek emandako hainbat saridun txartelen zozketa bat ere. Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko kultura arloen eta Vital Fundazioaren lankidetza dute.

Publiko guztiei zuzendutako ekitaldia da, pertsona guztientzako espazio inklusibo batean

Mahai ingururako, plaza erreserbatu behar da Instagrameko mezu bat bidaliz, elkartearen profilean (@gasteiz_fightscancer) edo helbide elektroniko honetan: gasteizfightscancer@gmail.com. Haurrentzako jolasetarako, mezu zuzena bidali behar da Instagramen.

 

Gasteiz Fights Cancer Elkartea

Gasteiz Fights Cancer Elkartea Gasteizen gazteek eta gazteentzat sortutako elkarte bat da, eta tokiko kultura eta partaidetza sustatu nahi ditu, batez ere gazteena.

Manuel Murillas elkarteko presidenteari minbizia diagnostikatu zioten 23 urte zituela. Adin eta bizitza osasungarri horrekin ezinezkoa egiten zitzaion patologia hori izatea. Bere egoera ulertzeko eta onartzeko doluan, konturatu zen bere sare sozialak ez zituela minbiziarekin lotutako alderdi asko ezagutzen. Informazio falta hori arintzeko, 2019an Gasteiz Fights Cancer jaialdia sortu zuen elkartearekin batera, belaunaldi berriak kontzientziatzeko, kontzertu, hitzaldi eta hainbat jardueraren bidez.

Lehenengo jaialdia 2019an izan zen. Lehenengo edizioak arrakasta handia izan ondoren, elkartea sortu zuten. Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, 2023an bigarrena egin zen.      
 

Gasteiz Fight Cancer lartela 2024