null Gakoak 2025eko kultura sorkuntza eta zabalkundeko dirulaguntza deialdiarako

Gakoak 2025eko kultura sorkuntza eta zabalkundeko dirulaguntza deialdiarako

Gakoak 2025eko kultura sorkuntza eta zabalkundeko dirulaguntza deialdiarako

Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Enklabean 2025. urterako kultur sorkuntza eta hedapenerako programak garatzeko diru-laguntzen deialdia prestatzeko saio informatiboa antolatu da. Jardunaldi hau urtarrilaren 15ean egingo da, 17:00etatik 19:00etara, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean.

Saio honetan, deialdiaren oinarri nagusiak eta gakoak azalduko dira, eta parte-hartzaileek baliabide praktikoak eta aholkularitza jasotzeko aukera izango dute, 2025eko deialdirako proiektuak modu egokian aurkezteko. Era berean, zalantzak argitzeko eta informazioa zabaltzeko gune bat eskainiko da.

  • Noiz: 2024ko urtarrilaren 15ean, 17:00etatik 19:00etara

  • Non: Ignacio Aldecoa Kultur Etxea

  • Ezaugarriak: Presentziala, elebiduna eta parte-hartzailea

Parte hartu nahi duten interesdunek aldez aurretik izena eman dezakete formularioaren bidez.

 

 

FORMATZAILEA: KULTURARABA BULEGOA

Datak

Urtarrilak 15

Ordutegia

17:00 – 19:00

Tokia

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea - Orisol Aretoa

Florida ibilbidea, 9, 01005 

Vitoria-Gasteiz