Gabe - ARABAKO PLAZETAN, Gesaltza Añanan - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
Gabe - ARABAKO PLAZETAN, Gesaltza Añanan

Oihulari Klown S.L. konpainiak Gabe antzezlana aurkezten du Gesaltza Añanan.
Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Gabe
“Gabe”-k euskaraz barik esan nahi du. Testurik, konplexurik eta nahikeriarik gabeko ikuskizuna da. Bi clown aktorek bi etxegabe antzezten dituzte, pailazo arloteen tradiziorik garbienean, “Clochards” ak. Etengabeko sormen-ariketa bat.
Oihulari Klown
Oihulari Klown antzerki Taldea 1988 ean hasi zuen bere ibilbidea. Eta denboran zehar klown antzerki motako ikuskizunetan eta ahozko kontaketan espezializatu dira.
2025/07/05
20:15
Gesaltza Añana