null Fournierrek emakumeak omentzen dituen karta sorta espainiar bat aurkeztu du bere 155. urteurrenean

Fournierrek emakumeak omentzen dituen karta sorta espainiar bat aurkeztu du bere 155. urteurrenean

NAipes

Esklusibo eta mugatua den edizio berri horrek Gasteizko kultura garapenerako giltzarri izan ziren emakumeen kolektiboa ikusaraztea du helburu Aurkezpen ekitaldia Arabako hiriburuko Arte eta Lanbide Eskolan egin da. Eskola horrek, era berean, 250 urte ospatzen ditu. 1877an oraindik gaur egun dugun karta sorta espainiarra sorrarazi zuen lankidetza historikoa berreskuratu dute bi erakundeek


 

Heraclio Fournier Kartak emakumeak omentzen dituen karta sorta espainiar bat aurkeztu du bere 155. urteurrenean. Ekitaldia Gasteizko Arte eta Landide Eskolan izan da. Eskola horrek, era berean, ateak lehen aldiz ireki zituenez geroztik izandako 250 urteko historia ospatzen du.

Oroitzapenezko karta sortak ikusgarritasuna eman nahi die Gasteizko kultura garapenean giltzarri izan ziren emakume horiei, horietako asko ezezagunak. Emakume irakasle, ikasle, karta egile eta mezenak irudikatzen dituzten palo batzuen bitartez, karta bakoitzak ahaztuta dauden figura historikoak nabarmentzen ditu, batzuk zehatzak eta beste batzuk era anonimoan irudikatuak, haien memoria berreskuratzeko eta historian duten lekua finkatzeko helburuarekin.

Edizio berri hau esklusiboa eta mugatua da, eta Nuria Pérez Cárcamo Arte eta Ofizio Eskolako irakasle batek eta Blanca Garaluce Fournier-eko diseinu saileko batek egin dute ilustrazioa, eta Ana del Val Kulturako foru diputatuarekin, Diego Ruiz de Gauna Fournier-eko marketin zuzendariarekin eta Uxua García Arte eta Lanbide Eskolako zuzendariarekin batera parte hartu dute ekitaldian.

Ana del Val Kulturako foru diputatuaren arabera, "Fournier eta Arte eta Lanbide Eskola zutabeak izan dira gure hiriko, hots, Gasteizko kultura eta gizarte garapenean. Oroitzapenezko karta sorta omenaldi bat ez ezik printzipioen adierazpen bat ere bada: anonimotasunetik edo bokaziotik gure nortasun kolektiboa eraiki duten emakumeen balioa aitortzea".

Diego Ruiz de Gauna Fournierreko Marketing zuzendariaren hitzetan, "gaur Gasteizen eta Fournierren arteko lotura berresten dugu, hazkunde bateratuaren, eraldaketa industrialaren eta konpromiso kulturalaren historia partekatzen dugulako. Hemendik berritzen eta fabrikatzen jarraitzeko gure apustua sustraitze horretan oinarritzen da".

Gainera, aukera baliatu du "gure aurrerapenaren eragile izan diren emakume karta egileei omenaldi berezi-berezia egiteko, hainbat hamarkadatan zehaztasunez, dedikazioz eta zorroztasunez lan egin baitute gure fabrikan".

Horrela, bi erakundeek lankidetza historikoa berreskuratu dute, zeinaren bidez, 1877an, gaur egun ezagutzen dugun karta sorta espainiarra, Diaz de Olano eskolako irakasleak diseinatua, sortu zen.

 

Jendearentzat zabalik dauden jarduerak

Ekitaldian, halaber, omenaldi ospakizun horren ekimen nagusia aurkeztu da: bi erakundeen urteurrena ospatzeko eguna, maiatzaren 31n, larunbatarekin, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan. Jardunaldi irekiak izango dira, hala nola mus txapelketa, karta erraldoien erakusketa, karta sorta berriaren jatorrizko dokumentuen erakusketa edo sari erruleta bat.

Ekitaldi horretan bi tailer egingo dira, biak ere Jabi Medinak emanak: bata familientzat, non ikasiko den karta sortak nola erabili kartelak sortzeko, eta, bestea, helduentzat, non sormena eta kartak bitartekoak izango baitira bakoitzak bere konposizioa sortzeko. Galan, gainera, Jorge Luengo mago ospetsuaren emanaldia izango da.

 

Fournier:

Naipes Heraclio Fournier SA 1870. urtean Gasteizen sortutako karta fabrikatzailea da, eta Cartamundi talde multinazionaleko kide da. Egunero 27.000 karta sorta baino gehiago ekoizten ditu, eta bost kontinenteetako 70 herrialdetan baino gehiagotan banatu. Enpresa joko aretoen nazioarteko merkatu guztien hornitzaile homologatua da, eta kasinoetarako kartak fabrikatzen ditu, bai paperezkoak, bai plastikozkoak.

Gainera, gaur egun, liderra da karta sorten industrian; besteak beste, karta sorta tradizionalak, haurrentzakoak, tarotekoak eta magiakoak biltzen ditu, baita mahai jokoak eta bestelako osagarriak ere.

 

Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola

1774an sortu zen eta arautu gabeko irakaskuntza zentro bat da, sorkuntza plastikoa ardatz duena, eta jorratzen dituen arloak dira besteak beste: marrazketa, pintura, eskultura, teknika grafikoak, zeramika, larrua, zura, azaleztapena, ikus-entzunezkoak eta argazkigintza.

Eskola irabazteko xederik gabeko fundazio gisa eratu zen, tokiko hainbat erakunderen eta partikularren partaidetzarekin.  V3rtice Comunicación Víctor Goded Álvarez/Clara Gómez Álvarez