Arabako kulturaren foroa - Herritarrentzako jarduera irekiak - kulturaraba
Arabako kulturaren foroa - Herritarrentzako jarduera irekiak
26/11/2022 - 27/11/2022

Ordutegia: Azaroak 26, 27
Tokia: Agurain, Urkabustaiz, Erriberagoitia
Prezioa: Doan, aldez aurretik izena emanda
Arabako Kulturaren Foroaren barruan, azaroaren 26an eta 27an, larunbata eta igandea, hurrenez hurren, herritarrei irekitako hainbat jarduera izango dira. Jarraian kontsulta dezakezu horien programazioa.
Azaroak 26
11:00
Aguraingo hiribildu harresituan bisita gidatuak
Álava Medieval-en eskutik
Antzinako Hagurahin herrixkak izan zuen bilakaera ezagutuko dugu Aguraingo hiribildu harresitu handi bihurtu arte. Nahiz eta XVI. mendean sute izugarri bat sufritu, oraindik Erdi Aroko egitura, harresi gehienak eta bisitan zehar ikusten diren hiru tenpluak kontserbatzen ditu: San Juan eta Andra Mariaren eliza gotikoak, eta San Martinen ermita erromanikoa. Azken hori, antzinako Hagurahin herrixkaren arrasto bakarra da. Horrez gain, Aguraingo kaleetatik joango gara errenazimenduko jauregiak, antzinako judutegia, eta olbeak (merkatura joateko arkupeak) ezagutzeko.
Iraupena: 1h30’
Bisita euskeraz: Udaletxetik irtetea/ bisita gaztelaniaz: San Juan elizatik irtetea.
Parte hartzea kosturik gabe, aldez aurretik izena emanda.
Erreserbak: 2turismo@arabakolautada.eus / 945302931 (asteartetik iganderea 10:00 - 14:00) Plazak agortu arte
18:00
Hitzaldia. Sergio del Molino, kazetaria eta ‘La España vacía’-ren idazlea
Sergio del Molino (Madril, 1979) despopulazioari eta «herrialdearen ideiari» buruzko bi saiakera narratibo erabakigarriren egilea da: La España vacía (2016; Alfaguara, 2022), Liburu-saltzaileen Gremioaren saiakera onenaren Saria eta liburu onenaren Cálamo Saria irabazi zituenarekin, kultur prentsa osoko «urteko onenen» zerrendetan sartzeaz gain; eta Contra la España vacía (Alfaguara, 2021). Aurretik, Ojo Crítico eta Tigre Juan sariak irabazi zituen, La hora violeta (2013) lanarekin, eta, ondoren, Espasa saria, Lugares fuera de sitio (2018) lanari esker. Lo que a nadie le importa (2014) eta La mirada de los peces (2017) eleberrien egilea da; hala nola, Calomarde saiakera biografiko laburraren egilea, edo El hijo bastardo de las luces (2020) eta La piel (Alfaguara, 2020), gaixotasunarekin duen harremanari buruzko autobiografia nobelatuaren egilea baita ere. El País egunkariko zutabegilea da, eta Onda Cero Radioko kolaboratzailea, besteak beste. Bere lanak ingelesez, italieraz, frantsesez, grezieraz, alemanez eta txineraz ere argitaratu dira, besteak beste, eta hamabost herrialdetan baino gehiagotan.
Lekua: Urkabustaizko Kultur Etxea, Godamiturri 7, Izarra
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera librea lekua bete arte
Azaroak 27
10:15
“Herri mamuak” ibilbidea
Rutas de Ribera-ren eskutik
Zer gertatzen da leku bat desagertzen denean?
Ruta de Ribera ibilbide honek Erriberagoitian ezer ez izateko zorian dauden lekuak ezagutzea proposatzen dizu. Arabako udalerri honetako herri batzuetara eramango zaitugu. Herri horiek, San Pelayo kasu, duela mende erdi eskas desagertu ziren hirigune handien garapenaren ondorioz, eta jada ez dago horien arrastorik mapetan ere.
Jendez hustutako Araban barrena bi orduko ibilbide zirkular hau egiteko ez dago inolako ahaleginik egin beharrik. Ibilbidean zehar, hainbat ahots izango dituzu bidaide, esaterako, Herminia Ruiz Anuncibay-rena, San Pelayotik bizirik dirauen azken emakumearena: bere oroitzapen eta inpresioak partekatuko dizkizu jada existitzen ez den herrira iristean.
Ibilbideari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, hemen sakatu.
Non hasten eta bukatzen da: Monseñor Cadena y Eleta Kalea, 2, 01008 Gasteiz (Goya gasolindegia zegoen lekuan, Florida parkearen parean)
Iraupena: 2 ordu (+ joan - etorria)
Hizkuntza: gaztelania
Parte hartzea kosturik gabe, aldez aurretik izena emanda
Erreserbak: labur.eus / arabakokulturarenforoa@gmail.com