null Arabako Organo Jaialdia - ekainak 9

Arabako Organo Jaialdia - ekainak 9. Gasteiz

09/06/2022 - 29/11/1899

Arabako Organo Jaialdia - ekainak 9

Ordutegia: 20:30
Tokia: Gasteiz. San Pedroko eliza
Prezioa: Doan. Edukiera mugatua.

PROGRAMA

FAUSTO” (1926) filmari buruzko inprobisazioa

 

JUAN DE LA RUBIA

Vall d'Uixó-n (Castelló) jaioa da. Bere musika ikasketak bere aitarekin eta Ricardo Pitarchekin hasi ondoren, Valentzia, Bartzelona, Berlin, Tolosa eta Erroman ikasi zuen, eta bost sari berezi ere lortu ditu zenbait espezialitatetan. Besteak beste, irakasle izan zituen Óscar Candendo, Wolfgang Seifen, Michel Bouvard eta Montserrat Torrent, zeinak laguntza handia eman baitzion trebatzeko etapan. Horrez gain, Olivier Latryk eta Ton Koopmanek eskola magistralak eman dizkiote.

Familia Santuaren tenpluko organo-jotzaile titularra izanik, Europako agertoki nagusietan jardun du, baita Latinoamerikan eta Asian, eta ikusleen eta kritikaren harrera bikaina lortu du. Azken urteotan, haren kontzertu jarduera etengabea izan da eta hogei herrialde ta agertokitan baino gehiagotan jokatu du, hala nola Madrilgo Auditorio Nacional de Músican, Palau de la Música Catalanan, Berlingo Konzerthausen, Leipzigeko Gewandhausen, Hanburgoko Elbphilharmonien, Kolonia eta Westminsterko (Londres) katedraletan, Parisko St. Sulpicen, eta San Petersburgoko Mariinsky antzokian eta Philharmonian, besteak beste.

Philippe Jarousskyrekin lan egin du, eta “Sacred Cantatas” (Erato, 2016) CDa grabatu zuen berarekin, 2018ko Grammy sarirako izendatu zuten diskoa.

Juan de la Rubia irakasle da Bartzelonako ESMUCen eta Sant Jordiko Arte Ederren Errege Akademiako kide.

 

Kontzertu hau Arabako organo jaialdiaren XXXVI. edizioaren parte da. Jaialdia hiru kontzerturekin abiatuko da Gasteizen, “organoa ostegunetan” (ekainaren 2, 9 eta 16an); ondoren Aramaiora, Eltziegora eta Bastidara joango da “organoa ostiraletan” (ekainaren 17 eta 24an eta uztailaren 1ean).