null Arabako Organo Jaialdia - ekainak 24

Arabako Organo Jaialdia - ekainak 24. Eltziego

24/06/2022 - 30/11/1899

Arabako Organo Jaialdia - ekainak 24

Ordutegia: 20:30
Tokia: Eltziego. San Andres eliza
Prezioa: Doan.

PROGRAMA

Ludwig Van Beethoven (1770-1827)

5 Pieces for Mechanical Organ, WoO 33

1.Allegro non piú molto

2.Minuett, Allegrego

Joseph Haydn (1737 – 1808)

Aus der Flötenuhr no 13 – 18

Guillaume Lasceux (1740 – 1831)

Récit de flûte

Flüte

José Larrañaga (1730-1806)

Sonata de órgano o clave

José Lidón (1784- 1827)

Sonata para lleno de cañutería en órgano y para clave

Carl Philipp Emanuel Bach (1714 – 1788)

Sonata en La menor, Wq 70/4, H85 -

1. Allegro assai

2. Adagio

3. Allegro

Hilarion Eslava (1807 – 1878)

Ofertorio en Sol

 

RIYEHEE HONG

Estatu Batuetako korear organo-jotzailea, Madrilen bizi dena, Espainian. Riyehee Hongek bere karrera garatu du nazioarteko ospea duen organo-jotzaile eta jaialdi handietan eta toki garrantzitsuetan jardun du. Hori dela-eta, musika-interprete itzaltsua da. Ezaguna da bere birtuosismoagatik, bere teknika zehatzagatik, literaturaren ulermen sakonagatik eta musikarako iaiotasun nabarmenagatik, eta horrek, bere nortasun liluragarriarekin batera, bere lanbidearen abangoardian jarri du, ikusleen eta kritikaren bihotzak irabaziz.

Riyehee Honge organo-jotzaile titularra da Madrilgo Cerro de los Ángeles basilikan, Santa Cruz elizan eta El Pilar ikastetxeko kaperan, Espainian, eta haren organo-errepertorioan bost mende jasotzen ditu. Houstongo Unibertsitateak Musika Arteetako doktoretza eman zion eta zenbait tokitan lan egin zuen, hala nola Bostongo Unibertsitatean, Filadelfiako Apezpiku Katedralean, Pensilbaniako Unibertsitatean, Houstongo Unibertsitatean. Espainia eta Frantziako antzinako musikari buruz ikertzeko bere interesa dela-eta, lehiaketetako epaimahaikide, hitzaldietako hizlari eta unibertsitateetako eta Estatu Batuetako eta Europako bestelako kultura zentroetako klase magistraletako irakasle gonbidatu dute , baita interprete ere garrantzi historikoa duten organoetan.

Organorako musika eta haren kultura ondarea sustatzen dihardu. Beraz, irakatsi, artikuluak eta grabaketak argitaratu eta zenbait bitartekoren bidez –haien artean dago haren webgunea, www.riyehee.com– komunikatu ez ezi, hitzaldietako errezitaldiak eta artisten solasaldiak ere eskaintzen ditu.

 

Kontzertu hau Arabako organo jaialdiaren XXXVI. edizioaren parte da. Jaialdia hiru kontzerturekin abiatuko da Gasteizen, “organoa ostegunetan” (ekainaren 2, 9 eta 16an); ondoren Aramaiora, Eltziegora eta Bastidara joango da “organoa ostiraletan” (ekainaren 17 eta 24an eta uztailaren 1ean).