null Arabako Organo Jaialdia - uztailak 1

Arabako Organo Jaialdia - uztailak 1. Bastida

01/07/2022 - 29/11/1899

Arabako Organo Jaialdia - 2022ko uztailak 1

Ordutegia: 20:00
Tokia: Bastida. Jasokundeko Andre Mariaren eliza.
Prezioa: Doan.

 

PROGRAMA

EMAKUMEAK ETA MUSIKA

Hildegard Von Bingen (1098-1179)

Ave María

Alfonso X el Sabio

Cantiga de Santa Maria  N.166

Antonio de Cabezón ( 1510-1566)

Motete glosado Ave Maria de J. Despréz

Jeune Fillette

Melodía popular francesa XVI

Bernardo Storace (1637-1707)

Aria con variaciones "La Monica"

Barbara Strozzi (1619-1677)

Che si puo fare

Elisabeth Jacquet de la Guerre (1655-1729)

Suite en Sol M

G. Caccini ( 1551-1618)

Ave Maria

F. Correa de Arauxo ( 1585-1654)

Tres glosas sobre el canto llano de la Inmaculada Concepción

G.F.Haendel (1685-1759)

Aria "Morrai si" de la Opera Rodelinda

 

 

ALIZE MENDIZABAL

Donostian jaioa, bere sorterriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ekin zien bere piano eta klabizenbaloko ikasketei. Gerora, Baionako Conservatoire Nationale de Région de Bayonnen (Frantzia) sartu zen, eta han bere organoko ikasketei ekin zien Bernadette Carreau irakaslearekin. Kontserbatorio horretan amaitu zituen bere ikasketak, Esteban Landart irakaslearekin, eta urrezko domina eta hobekuntzako lehenengo saria eskuratu zituen.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka jaso eta Tolosako (Frantzia) Musika eta Dantzako Goi Mailako Ikastegian sartu zen organoko hobekuntzako eta klabe eta piano forteko ikasketak egiteko.

Organoko bakarlari programak eskaini ditu Europa, Asia eta Amerikan zehar, barrokotik XX. mendera arte, eta hainbat jaialditan parte hartu du.

Taldeko organo-jotzaile, 2002az geroztik Conductus Ensemble musika barrokoko taldeko kidea da, eta haiekin batera 2017an protagonista izan zen Tolosako Nazioarteko Jaialdiko inaugurazio kontzertuan Saint Serningo Cavaillé-Coll organo handia aurkezteko kontzertuan, hura zaharberritu ondoren, Durufléren Requiem interpretatuz, eta organo-jotzaile titularra da Errenteriako Andra Mari Abesbatzan. Gainera, beste abesbatza askorekin jardun du, hala nola Easo Abesbatzarekin edo Orfeoi Donostiarrarekin. 2002/2003 ikasturtetik irakasle da Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian, organo-jotzaileentzako ganbera-musikakoa, klabe eta piano osagarriko errepertorista. Organoko irakaslea ere izan da Baionako CNRn (Frantzia).

Gaur egun Erdi Aroko musika ikasketak egiten ari da Valldignako Nazioarteko Erdi Aroko Musika Ikastegian.

2009an Donostiako Andre Mariaren basilikako Cavaillé-Coll organo handiaren (1863) organo-jotzaile titularra da.

 

LORENA GARCÍA

Gasteizen jaioa, piano, harmonia eta  kontrapuntuko ikasketak egin ditu “Jesús Guridi” Kontserbatorioan. Bartzelonara aldatu zen eta han Liceo-ko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan ikasi zuen Carmen Bustamanterekin. Goi-mailako kantu irakasle titulua lortu zuen kalifikaziorik gorenekin. Carlos Mena gasteiztar kontratenorraren eskutik, antzinako musikaren esparruan hasi zen espezializatzen. Ondoren, kantu historikoari buruzko goi ikasketak egin zituen Escola Superior de Música de Catalunyan, Lambert Climentekin.

Jarduera bizia dauka bakarlari, bai errezitaldietan bai taldeekin batera, hala nola Kataluniako La Capella Reial, Madrilgo La Capilla Real, Capilla Peñaflorida, Il Nobile Diletto, Ensemble Elyma, Les Alysés, Speculum, Magister Petrus, La Grande Chapelle, Ensemble Scandicus, Fundación Bach zum mitsingen, edoo Tolosako Ensemble Baroquerekin eta, besteak beste, zuzendari ospetsuekin lan egiten du, hala nola Jordi Savall, Juanjo Mena, Enrique García Asensio, Oscar Gershenson, Mauricio Molina, Albert Recasens, Gabriel Garrido edo Michel Brunekin.

Artista ez ezik, ikerlaria, pedagogoa eta ahots coacherra, kantuko irakaslea da Gasteizko Nazioarteko Musika Ikastaroan, Montpellierko Unibertsitateko eta Kontserbatorioko ikastaroetan, Medieval Music Besalún, San Marinoko Nazioarteko Musika Ikastaroetan (Italia), Universitat de les Illles Balearsen eta Euskal Herriko Koru Zuzendaritzako Akademian, besteak beste.

 

Kontzertu hau Arabako organo jaialdiaren XXXVI. edizioaren parte da. Jaialdia hiru kontzerturekin abiatuko da Gasteizen, “organoa ostegunetan” (ekainaren 2, 9 eta 16an); ondoren Aramaiora, Eltziegora eta Bastidara joango da “organoa ostiraletan” (ekainaren 17 eta 24an eta uztailaren 1ean).