null Arabako Organo Jaialdia 2023 Lantziego

Concierto

Arabako Organo Jaialdia - Maiatzak 19. Lantziego

Lucie Žáková tocando el órgano en Cuenca

Lucie Žáková

Lucie Žáková Txekiar Errepublikan jaio zen, eta oso gazte zela hasi zen piano ikasketak egiten. Organo eta klabe espezialitatea egin zuen Pragako Interpretazio Arteen Akademian, J. Hora, J. Tlos eta G. Luk, aitde Mrázková-rekin. J. Ernst-ekin batera ikasi du Hanburgon (Alemania), Parisen (CNSMDP) eta Toulous-en (CESMD), O. Latry, M. Bouvard, J. W. Jansen, Y. Uyama-Bouvard eta L. Avot maisu handien eskutik. Europako hobekuntza ikastaro askotan parte hartu du, besteak beste, irakasle hauekin: A. Cea, D. Catalunya, M. C. Alain, S. Landale, F. Langellé, I. Valotti, M. Radulescu, D. Moroney, B. Haas, W. Zerer, G. Bovet eta L. Robilliard. Egun, Espainiako Musikaren Interpretazio eta Ikerketa Performatiboko Irakaskuntza Artistikoetako Masterra ari da egiten RCSMMen, Miguel Bernalekin.
Kontzertuak eskaini ditu herrialde askotan, hala nola Austrian, Alemanian, Holandan, Ingalaterran, Japonian, Mexikon eta bereziki Frantzian, non ziklo eta jaialdi garrantzitsuetan parte hartu baitu (Parisko Notre-Dame, Versailles, Carcassonne, Toulouse, etab.). Testuinguru horretan kokatzen da Petr Eben-en El Laberinto del Mundo eta Paraíso del Corazón izeneko organo eta errezitatzailerako oratorio sakratuarekin Frantzian zehar egindako bira. Lan hori Espainian Madrilgo XXII. Nazioarteko Organo Astearen barruan estreinatu zuen 2013an, eta Tokion, 2019an.

Espainiako jaialdi garrantzitsuetara gonbidatu dute, hala nola Madrilgo Arte Sakratuko XXIII. Jaialdira edo Santiagoko Musika Kontenplatiboen Jaialdira. Kontzertista eta irakasle gisa parte hartu du Moreliako Organoaren Nazioarteko XLVI. Jaialdian (Mexiko), munduko organo jaialdi zaharrenetakoan. 2017an eta 2019an kontzertu birak egin ditu Japonian zehar, Tokioko areto handi eta ospetsuenetan (Suntory Hall, Opera City) jo du.
Carlos Arturo Guerra senarrarekin batera, Cuencako probintziako zenbait proiektu pedagogikotan lan egiten du, organo bidezko interpretazioa publiko guztietara hurbiltzeko, Cardenete, Belmonte eta Cuencako katedraleko organo historikoetan. Jarduera hori akademiadeorgano.com akademian gauzatu da, hau da, gaztelanieraren eremu osorako Internet bidezko lehenengo organo akademian. Gainera, biek Katedralarekin elkarlanean dihardute nazioarteko proiekzioa duen Musika Katedralean urteroko jaialdiaren antolaketa artistikoan.
Bere haurtzarotik B. Smetana konpositorearen etxean bizi izan da, eta horrek eragin izugarria izan du haren bokazio musikalean.

 

EGITARAUA

Tylman Susato (1551)
Ronde et Saltarelle
Anonyme
Bransle gay
Anonyme
Gaillarde pour l’orgue
Claudin de Sermisy (1490 – 1562)
Tant que vivray
Anonyme
Upon la mi re
Anonyme
My Lady Carey’s Dompe
Bernhart Schmid le Vieux (1577)
Wie schön Bluet uns der Maye
Antonio de Cabezón (1510 – 1566)
Pavana con su glosa
Diferencias sobre el “Canto del Cavallero”

Louis-Claude Daquin (1694 – 1772)
Le Coucou
Claude Bénigne Balbastre (1724 – 1799)
Romance (D. Bedos de Celles: El Arte del Constructor de Órganos)
Franz Joseph Haydn (1732 – 1809)
Piezas para Reloj Musical (selección de Works for a Musical Clock)
n. 9 Menuett - Allegretto
n. 17
n. 18 Presto

Josef Ferdinand Norbert Seger (1716 – 1782)
Tocata (Pastoral) y fuga VIII sobre el antiguo villancico checo Narodil se Kristus Pán (Ha nacido Cristo el Señor)
Jan Křtitel Kuchař (1751 – 1829)
Pastorale C dur
František Xaver Brixi (1732 – 1771)
Pastorella C dur
Bernardo Storace (1637 – 1707)
Balleto della Battaglia


 

Kontzertu hau Arabako organo jaialdiaren XXXVII. edizioaren parte da. Jaialdia hiru  kontzerturekin hasiko da Araban: “Organoa Ostiraletan” (maiatzak 12, 19 eta 26) Oion, Lantziego eta Aramaio, eta ondoren GASTEIZERA joango da, “Organoa Ostegunetan”: Ekainaren 1ean Karmengo eliza, 8an San Pedro eliza eta 15ean berriro Karmengo eliza..

Datak

Organoa Ostiraletan

Ordutegia

19:00

Tokia

San Acisclo Y Santa Victoria Eliza

Lantziego

laguntzailea

 

Prezioa

Doan edukia bete arte

Informazio gehiago

Arabako Organo Jaialdia 2023 - kulturaraba - web.araba.eus