Arabako Organo Jaialdia 2023 Aramaio - kulturaraba
Concierto
Arabako Organo Jaialdia - Maiatzak 26. Aramaio
Sara Jonhson Huidobro
Sara Johnson Huidobro klabezinista eta organistak (León-Espainia, 1992) kontzertuak eskaintzen ditu bakarlari eta kontinuista gisa Europako jaialdi entzutetsuetan: Trigonale-Austria, Muzyka w Raju-Polonia, Valletta Baroque Festival (Malta), Thüringer Bachwde (Alemania), Pirinioetako Antzinako Musikaren Jaialdia, besteak beste. Europar Batasuneko Orkestra Barrokoko kide izan da 2016-2017 denboraldian, eta Lars Ulrik Mortensen, Alfredo Bernardini, Konrad Junghänel eta Manfred Cordes musikarien zuzendaritzapean lan egin du.
CD grabazioak egin ditu ensembleekin, hala nola, Weser Renaissance, de Kammerensemble Konsonanz, eta Bremer Barock Consort, eta irrati ekoizpenak egin ditu Alemaniako hainbat kate publikotarako (Deutschlandfunk Kultur, Südwestrundfunk, Norddeutschen Rundfunk).
Deutscher Musik Wettbewerb (Alemaniako Musika Lehiaketa Nazionala) izenekoaren beka jaso du eta Marsyas Baroque (2019) ensemblearekin Ensemble Akademie Freiburg-en Antzinako Musikaren sari berezia jaso du. Gainera, hainbat sari eta aipamen jaso ditu: lehen saria Biagio Marini lehiaketan, Marsyas Baroque ensemblearekin (Neuburg an der Donau, Alemania, 2019), bigarren saria Francisco Salinas Organo Lehiaketa Nazionalean (Burgos, Espainia, 2019), bigarren saria klabezinista gisa Torneo Internazionale di Musica-n (Turin, 2016), besteak beste.
Organo mota desberdinetako errezitaldiak eskaini ditu eliza ugaritan: Gräfenhain (2022), Leongo katedrala (2021), Hannover (2020), La Merced (Burgos, 2019), St Cyprian und Cornelius de Ganderkesee eliza (2018-2020), etab.
Klabe kontzertuen artean, nabarmentzekoak dira honako hauetan eskaini dituenak: Muzyka w Raju (Paradyz, Polonia, 2021 eta 2022), Hausmusikwoche Bremen (2018), Ángel Barja León auditoriuma (2015), Tañedores zikloa (Zaragoza, 2010, 2012) eta Juventudes Musicales de España, Espainiako hainbat herritan (besteak beste, León, Ponferrada, Sober eta La Vall d 'Uxó, 2011-2012).
Sara Johnsonek klabea ikasi zuen Delia Manzanorekin batera, Leongo José Castro Ovejero Kontserbatorio Profesionalean, eta Silvia Márquezekin batera, Aragoiko Musika Kontserbatorioan (ohorezko matrikula lortu zuen). Klabezineko masterra egin zuen Carsten Lohff-ekin, Bremengo Goi Mailako Kontserbatorioan. Bertan, organoa ikasi zuen Roland Dopfer eta Stephan Leuthold-ekin.
Organo masterra egin zuen Roland Dopfer-ekin Hannover-eko Goi Mailako Kontserbatorioan, eta Zvi Meniker-ek fortepiano eskolak eman zizkion. Ondoko hauek organo eskolak dizkiote: Wolfgang Zerer, Hans Davidsson, Peter Dirksen, Montserrat Torrent eta Saskia Roures. Klabezineko ikastaroetan parte hartu du Andreas Staier, Ilton Wyuniski, Pierre Hanta, Jacques Ogg eta Marieke Spaans-ekin (besteak beste), baita fortepianoko ikastaroetan ere Mikayel Balyan-ekin.
Klabezineko, baxu jarraituko eta ganbera musikako ikastaroak eskaini ditu Burg Rothenfels-en (Alemania, 2022), eta 2023an ere gonbidatu dute han aritzeko.
Josetxu Obregón
La Ritirata sortu zuen duela 14 urte eta zuzendaria ere izan da, bai eta Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioko irakaslea ere 15 urtez, eta 13 sari baino gehiago irabazi ditu nazioko eta nazioarteko lehiaketetan. Josetxu Obregón Bilbon jaio zen, eta biolontxeloko, ganbera musikako eta zuzendaritzako goi mailako eta graduondoko ikasketak egin zituen. Kalifikazio bikainak lortu zituen Espainian, Alemanian eta Holandan, non biolontxelo barrokoa ikasi baitzuen Hagako Koninklijk Conservatorium-en eta Anner Bylsma maisuarekin ere harremanetan egon baitzen.
Kontzertu ugari ematen ditu Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Europako 24 herrialdetan, Estatu Batuetan, Japonian, Txinan, Israelen, Mexikon, Txilen eta Kolonbian, besteak beste. Nabarmentzekoak dira Carnegie Hall (New York), Tokyo Opera City (Japonia), Txinako Antzoki Nazionala (Beijing), Concertgebouw (Amsterdam), Royal Festival Hall eta Wigmore Hall (Londres), Auditorio Nazionala (Madril), l 'Auditori (Bartzelona), CNART (Mexiko), eta abar. Esklusiban bakarlari eta La Ritiratako zuzendari gisa aritu aurretik, Europako formazio garrantzitsuenetako batzuetan parte hartu zuen, hala nola Royal Concertgebouw Orchestra-n eta Rotterdam Philharmonic Orkest-en, besteak beste, eta interpretazio historikoaren arloan, lehenengo txelo gisa hauexetan: l'Arpeggiata, Europar Batasuneko EUBO Orkestra Barrokoa, Arte Suonatori eta Al Ayre Español; beste hauetan ere parte hartu du: Le Concert des Nations, Orchestra of the Age of Enlightenment (Ingalaterra), eta abar, beste hauekin agertokia partekatuta: Jordi Savall, Christina Pluhar, Philippe Jaroussky, Rolando Villazón, Julia Lezhneva, eta abar. Antzinako musikatik kanpo, hauekin aritu da: Krzysztof Penderecki, Plácido Domingo eta Jesús López Cobos, besteak beste.
Josetxu Obregónek grabazioak egin ditu Virgin, Erato, Alia Vox eta Glossarentzat, beste zigilu diskografiko askoren artean, bai eta BBC3, NPS Radio 3 Holland, Mezzo, Radio Televisión Española eta abarrentzat ere.
Sebastian Klotz-en 1740ko jatorrizko biolontxelo bat jo ohi du, zeina XIX mendearen hasierako biolontxelo tiroldar bat baita, bai eta 5 haritako biolontxelo piccolo bat ere.
EGITARAUA
SARA JOHNSON HUIDOBRO I ÓRGANO
JOSETXU OBREGÓN I VIOLONCELLO BARROCO
Tanteos
Capriccios, toccatas y otras formas musicales del Seicento italiano
Bernardo Storace (1637-1707)
Toccata e canzon in Fa
Giuseppe Maria Jacchini (1667-1727)
Sonata per Camera, op. 1 nº 7
Girolamo Frescobaldi (1583- 1643)
Capriccio sopra l’ aria di Ruggiero
Michelangelo Rossi (1601/2-1656)
Toccata Seconda
Giuseppe Maria Jacchini
Sonata per Camera, op. 3 nº 10
Bernardo Storace
Ballo della battaglia
Bernardo Storace
Aria sopra la Spagnoletta
Domenico Gabrielli (1659-1690)
Ricercare V para cello solo
Domenico Gabrielli
Sonata en La para cello y continuo
Girolamo Frescobaldi
Capriccio sopra l’aria “Or chè noi rimena”
Angelo María Fioré (1660-1723)
Trattenimento da camera Op. 1, Nr. 11
Bernardo Storace
Toccata en Sol
Domenico Gabrielli
Sonata en Sol para cello y continuo
Kontzertu hau Arabako organo jaialdiaren XXXVII. edizioaren parte da. Jaialdia hiru kontzerturekin hasiko da Araban: “Organoa Ostiraletan” (maiatzak 12, 19 eta 26) Oion, Lantziego eta Aramaio, eta ondoren GASTEIZERA joango da, “Organoa Ostegunetan”: Ekainaren 1ean Karmengo eliza, 8an San Pedro eliza eta 15ean berriro Karmengo eliza.
Organoa Ostiraletan
19:00
San Martin Eliza
Ibarra-Aramaio
Doan edukia bete arte