Arabako Organo Jaialdia 2023 Gazteiz ekainak 15 - kulturaraba
Concierto
Arabako Organo Jaialdia - Ekainak 15 - Gasteiz

Alberto Sáez Puente
Miranda de Ebron jaio zen, 1984an. Goiz hasi zituen saxofoiko musika ikasketak bere jaioterriko kontserbatorioan, eta ondoren, Félix Gainza eta Josetxo Silguero irakasleekin amaitu zuen espezialitatea, Gasteizko Jesús Guridi musika kontserbatorioan. Bertan, piano ikasketak hasi zituen, Luis García Beltrán de Guevara eta Ángela Vilagrán irakasleekin, eta kalifikazio gorenekin amaitu zituen. Ondoren, A. Billet, A. Nieto, A. García Urcola, J. Pérez de Azpeitia eta beste hainbatekin ikasten jarraitu zuen. Errepertorio lirikoan zuen interesagatik, kantu ikasketa profesionalak egin zituen Ainhoa Merzero doktore, soprano eta pedagogoarekin eta Soupir bikote lirikoa osatu zuen harekin. Loreto Fernández Imaz katedradunarekin, organo eta klabe ikasketa profesionalak amaitu zituen Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan, nota bikainekin. Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Orkestra Zuzendaritzako Lizentziatura lortu zuen, García Asensio maisuarekin. Ikasketa ofizialak egin bitartean, perfekzionamendu ikastaroak ere egin zituen, estatuko naiz nazioarteko goi mailako orkestra eta koru zuzendariekin. Hezkuntza Masterra eskuratu zuen Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. Organoko goi mailako ikasketak egin zituen Musikenen, Esteban Landartekin, eta Saskia Rouresekin, Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Kalifikazio gorena lortu zuen eta epaimahaik zoriondu egin zuen. Ikasketa zentro berean, graduondoko ikasketak egin zituen M. Bouvardekin eta M. Radulescurekin. Eskola magistralak eta hobekuntza ikastaroak egin ditu Montserrat Torrent, J. Martín Moro, Luis Jambou, Francesco Filidei, Mº Bernadette Dufourcet, Joris Verdin, Jan Willen Jansen, Luigi F. Tagliavini, Olivier Latry, Theo Jellema, Lorenzo Ghielmi eta abarrekin.
Kontzertista segurua, bai bakarka pianoa jotzen aritzen denean, bai kantuko figura ospetsuen laguntzaile, bai klabea edo organoa jotzen. Kontzertu ziklo garrantzitsuetan parte hartzen du Espainiako, Frantziako, Errumaniako eta Portugaleko eliza eta agertoki garrantzitsuenetan. Musikari laguntzailea izan da Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta Errioxako Orkestra Sinfonikoan. Comillasko Unibertsitate Pontifikalak homologatutako Valladolideko Organista Liturgikoen Ikastaro Nazionaleko irakasleen klaustroko kidea da.
Talde askoren buru izan da, baina nabarmentzekoa da Miranda de Ebroko Udal Musika Bandaren, Sebastián Iradier orkestra sinfonikoaren eta Errioxako Eskolaniaren zuzendari aritu zenean egindako lana. Briviescako Udal Musika Bandako zuzendari lanpostua lortu zuen oposizio-lehiaketa bidez, eta, aldi berean, Mirandako José de Valdivielso orfeoiaren eta beste abesbatza batzuen zuzendari aritu zen. Gaur egun, Kantabriako Autonomia Erkidegoko irakaslea da, Arabako Abesbatza Sinfonikoaren zuzendari titularra, Urmaiz abesbatzaren zuzendaria eta Bilboko Abesbatza Elkartearen errepertorista.

Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua
Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua 1984an sortu zen, kantua txiki-txikitatik bultzatzeko asmoz. 1994tik, Jose Luis Ormazabal da haren zuzendaria, eta, ia hogeita hamar urte hauetan, koral elkarteko koru sinfonikoa elikatzen duen koru-harrobia sortzea lortu du.
Talde gaztea ohikoa da Euskal Herriko kantu koralaren eszenan, dela a capella kontzertuetan, dela askotariko ikuskizunetan, Brittenen War Réquiem lanean, kasu, Calixto Bieitoren zuzendaritzapean, baina baita hemendik kanpokoan ere: Ravennako Alighieri Antzokian aritu da, Marseillako Ballet Nazionalarekin batera, hala nola Bartzelonako Musika Jauregian, Sevillako Maestranzan, Madrilgo Errege Antzokian eta Auditorium Nazionalean, non duela gutxi Bach Vermut zikloan parte hartu duen. Halaber, estatuko orkestrekin batera abestu izan du, JONDE, ONE eta Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin, kasu, bai eta nazioartekoekin ere: Royal Philharmonic Orchestra eta Mariinsky Antzokiko Operako Orkestra, besteren artean, errepertorio sinfonikoari edota operakoari helduta, zeinen artean hauek nabarmentzen diren: I Pagliacci, R. Leoncavallorena; Carmen, G. Bizetena; Mirentxu, J. Guridirena; Noeren uholdea, B. Brittenena; Boris Godunov, M. Mussorgskyrena; eta Tosca, Turandot eta La Bohème, G. Puccinirenak.
EGITARAUA
Camille Saint-Saëns (1835-1921)
Preludio del oratorio de Noel
Sub tuum praesidium
Ave María, op. 145
Gabriel Fauré (1845-1924)
Après un rêve
Maria, Mater gratiae
Tantum ergo
Edward Elgar (1857 – 1934)
Variaciones Enigma, nº9 NIMROD
John Rutter (1945 -)
For the beauty of the earth
P.J. Domingo Santa Teresa (1888 - 1980)
Bolon bat eta bolon bi
Valentín De Zubiaurre (1837 – 1914)
Marcha fúnebre
Xabier Sarasola (1960- )
Ave María
Kontzertu hau Arabako organo jaialdiaren XXXVII. edizioaren parte da. Jaialdia hiru kontzerturekin hasiko da Araban: “Organoa Ostiraletan” (maiatzak 12, 19 eta 26) Oion, Lantziego eta Aramaio, eta ondoren GASTEIZERA joango da, “Organoa Ostegunetan”: Ekainaren 1ean Karmengo eliza, 8an San Pedro eliza eta 15ean berriro Karmengo eliza.
Organoa Ostegunetan Gasteizen
20:30
Karmengo Eliza
Manuel Iradier , 2B, 01005
Gasteiz
Doan edukia bete arte