null I. Ardopoesia Jaialdia

I. Ardopoesia Jaialdia

Ardopoesia

Ardopoesiak kultura, musika eta enogastronomia uztartuko ditu azaroaren 3an eta 4an Arabako Errioxan. Guardiako, Eskuernagako eta Samaniegoko upeltegietan egingo dira ekitaldiak.


Arabako Errioxan I. Ardopoesia Jaialdia egingo da azaroaren 3an eta 4an. Jaialdi horrek kultura, musika, mendi ibilaldiak, paisaia eta enogastronomia uztartuko ditu Guardiako, Eskuernagako eta Samaniegoko upeltegietan egingo diren hiru ekitalditan. Ardopoesiak Araba eta Lanzarote elkartu ditu lehenengo edizio honetan, eta azaroko azken asteburuan uharteko hainbat upeltegitara zabalduko da.

Ardopoesia "poesiaren, paisaiaren, kulturaren eta enogastronomiaren truke jaialdia da. Lehenengo edizio honetan, kultura eta nekazaritza nortasun handiko mahastizaintzako eta ardogintzako bi eskualde batuko ditu, alegia, Araba eta Lanzarote. Jaialdia azaroko bi asteburutan egingo da: azaroaren 3an eta 4an Arabako Errioxan eta azaroaren 24an eta 25ean Lanzaroten.

Programaren barruan sei jarduera sartu dira: hiru Arabako Errioxan egingo dira, eta beste hiru, Lanzaroten. Poesia eta ardoa dira jarduera guztiek partekatzen dituztenak, eta ekitaldien bereizgarri musika, gastronomia eta enologiari loturiko baso ibilbideak dira. Arabako hiru poetak eta Kanarietako beste horrenbestek irakurketa poetikoak partekatuko dituzte bi eskualdeetako mahastietan eta upeltegietan, eta euskarazko eta gaztelaniazko poemen bidez ardoaren antologia bat sortuko da.

Beraz, Ardopoesia azaroko lehen asteburuan hasiko da, Arabako Errioxako honako upeltegi hauetan: Guardiako Cosme Palacio upeltegian (azaroak 3), Eskuernagako Bideona upeltegian (azaroak 4) eta Samaniegoko AlĂștiz upeltegian (azaroak 4). Hiru upeltegi horiek protagonistakide bana izango dute, hain zuzen Lanzaroteko senidetutako upeltegi hauek: El Grifo, La Geria eta Vega de Yuco.

Ondoren, Kanarietako upeltegiek hartuko dituzte Arabako upeltegien ordezkariak, jarduera homologoetan. Arabako Errioxan programatutako hiru ekitaldiek honako hauek hartuko dituzte barnean, kasuaren arabera: poesia, Kanarietako musika tradizionala, mahastien arteko mendi ibilaldia dastatze eta guzti, Kanarietako produktuen dastatzea eta, jakina, Arabako Errioxako eta Lanzaroteko ardoak.

 

Izena eman