FESTEGGIANDO MANCINI eu - kulturaraba
FESTEGGIANDO MANCINI
05/09/2022 - 05/09/2022
Ordutegia: 18:00
Tokia: San Pedro eliza
Prezioa: Sarrera doan. Edukiera mugatua. Beharrezkoa da sarrera erreserbatzea
Francesco Mancini konpositorearen jaiotzaren 350. urteurrena ospatzeko, La Ritiratak ibilbide bat proposatu digu bere ekoizpeneko hainbat arlotako lanetan zehar: operen eta kantaten oberturak, flauta eztirako kontzertuak eta klaberako lana. Haiek guztiek napolitar jenio honen nortasuna islatzen dute -espresiboa eta koloretsua bera-, zeina Espainiaren Napolesko erregeordealdiko gorteko Errege Kaperako organista, irakasleordea eta irakaslea izan baitzen, bai eta eta Santa Maria di Loreto Kontserbatorioko zuzendaria ere.
EGITARAUA
Festeggiando Mancini
La Ritirata
FRANCESCO MANCINI (1672–1737)Larghetto
Allegro
Largo
Allegro
Vivace
Largo e staccato
Fuga-Allegro
Largo
Allegro
Arabako antzinako musika astea 2022 Programa osoa eta sarrerak erreserbatzea
Programaren aurkezpena
Francesco Mancini konpositore napolitarraren jaiotzaren 350. urteurrena ospatuko da 2022an. Nicolo Mancini organistaren semea izan zen, eta 1681ean umezurtz geratu zenez haren aitonak hezi zuen; 1688an, berriz, Pietà dei Turchini kontserbatorioan inskribatu zuen. 1696an, opera konpositore gisa hasi zen lanean, eta 1704an organista nagusi gisa sartu zen Espainiaren Napolesko erregeordealdiko gorteko Errege Kaperan. Alessandro Scarlatti-ren irakasleorde izan zen 1708an, eta kaperaren maisutza hartu zuen, hura hil zenean, 1725ean. 1720tik aurrera, Santa Maria di Loreto Kontserbatorioko zuzendaria ere izan zen. Azkenik, 1735ean garun isuria izan zuen, erdi paralizatuta utzi zuelarik hil arte, bi urte geroago.
Manciniren konposizio jarduera oso handia izan zen, batez ere Napolesko Errege Kaperan Scarlattiren laguntzaile izan zen aldian. Opera eta serenata asko idatzi zituen, bai eta ahots lan erlijioso eta lan instrumental ugari ere; haien artean nabarmentzekoak dira flauta eztirako hamabi sonatak eta flauta eztirako eta hari instrumentuetarako hamabi kontzertuak, baita klaberako tokatak ere, zeinek ahots konposizioen ezaugarri asko gordetzen baitituzte. Haren musika estilistikoki kokatzen da Alessandro Scarlattiren belaunaldiaren eta Europan zehar opera napolitarra zabaldu zuten konpositoreen belaunaldiaren arteko trantsizio aldian, estilo kartsu eta koloristarekin, batzuetan elementu arkaiko eta egitura kontrapuntistikoekin, eta garai horretako musika napolitarraren bat-bateko aldaketa harmoniko bereizgarriekin. Haren lanak oso ezagunak izan ziren, eta Europa osoan zabaldu ziren, nahiz eta egilea Napolesen egon zen ia bere bizitza osoan eta oso gutxitan joan zen Erromara bere operetako batzuk antzezteko.