FESTAMENDUA - ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava - kulturaraba
FESTAMENDUA - ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava
24/06/2022

Ordutegia: 21:00
Tokia: Araia. Herriko plaza
Prezioa: Doan
Tío Teronen Semeak konpainiak Festamendua antzezlana aurkezten du Araian.
Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.
Antzezlanaren sinopsia
Hainbat jatorritako dantzariak bildu dira taldea sortzeko. Bi gauza dituzte komunean: dantzatzeko pasioa eta umore paregabea. Estilo desberdinak nahastuko dira ondo pasatzeko helburu bakarrarekin.
Hileta batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrilari. Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea.