null "Kexaa. Pergaminoak, paperak eta pribilegioak” erakusketa

"Kexaa. Pergaminoak, paperak eta pribilegioak” erakusketa

Arabako Artxiboak "Kexaa. Pergaminoak, paperak eta pribilegioak" erakusketa antolatu du. Erakusketan, 1378an Fernán Pérez de Ayalak, Aiala kantzilerraren aitak, sortutako Kexaako Done Juan monasterioaren historiako agiri erabakigarri batzuk egongo dira ikusgai.

 

Aiaratarren leinukoak diren agiriez gain, errege eta jaunen pribilegioak, ezkonsari gutunak, errenta emakidak, auzi judizialak eta abar ere egongo dira erakusgai, zeinek frogatzen baitute monasterioaren hazkundea eta oparotasuna haren sorreratik.

Arabako Foru Aldundiak joan den abenduan eskuratutako Kexaako Monumentu multzoa osatzen duten ondasunen zati dira dokumentu horiek.

Erakusketa hau bat dator ekainaren 9an, ostirala, ospatuko den Artxiboen Nazioarteko Egunarekin.

Erakusketa osatzeko, Photoaraba atarian argazki sorta bat argitaratu da; (ikusi hautaketa)

 

Datak

2023ko ekainaren 7tik 30era

Ordutegia

08:15etatik 14:30etara

Tokia

Arabako Artxiboa

Zumakadi pasealekua, 21

Gasteiz