Erakusketa. Bartolomé Esteban Murilloren Escorialeko Andre Maria Sortzez Garbia - kulturaraba
Erakusketa. Bartolomé Esteban Murilloren Escorialeko Andre Maria Sortzez Garbia
13/06/2019 - 14/07/2019
Ordutegia:
Tokia: Arabako Arte Ederren Museoa
Prezioa: Doan
BARTOLOMÉ ESTEBAN MURILLO (Sevilla, 1617-1682)
Escorialeko Andre Maria Sortzez Garbia
1660-65. Mihise gaineko olioa
Prado Museoak, bere berrehungarren urteurrenaren ospakizuna dela-eta, Bira Espainian zehar programatu du, hilabete batean bere bildumako bitxi bat Espainiako lurraldeko hainbat museotara hurbiltzen duen erakusketa. Arabako Arte Ederren Museorako hautatu den lana Bartolomé Esteban Murilloren Escorialeko Andre Maria Sortzez Garbia da.
Beste edozein debozio baino gehiago, Sortzez Garbia talde identitatearen sinbolo bihurtu zen Espainian, eta XVI. mendetik, artistak ahalegintzen ziren Andre Mariarekin lotutako edertasuna, gozotasuna eta debozioa islatzen zuten irudiak sortzen. Horien artean, Murillo nabarmendu zen. Izan ere, formula perfektua lortu zuen, hainbat ezaugarri uztartzen zituena: emakume perfektua, argi distiratsua, goranzko enfasia, konposizio sendoa, kolore sorta askotarikoa eta aldi berean harmoniatsua, eta estilo piktoriko sutsu eta fina, Mariaren loriaren interpretazio onena.
Murillo munduan margolari txalotua izan da zuen trebetasunagatik eta gaiaren hogei bertsio inguru egin zituen bere bizitzan, baina bertsio hau liluragarriena bezain zirraragarriena dugu. Ez dakigu ezer margolan honen jatorriaz, baina uste da Carlos II.ak erosi zuela Sevillan eta errege bildumetara erantsi zuela.
1819ko azaroaren 19an inauguratu zen Madrilen Pinturen eta Eskulturen Errege Museoan, gerora Prado Museo Nazionala izango zenean. Museoaren ondare apartaren jatorria errege bildumak izan ziren, eta etengabe handitzen joan da, erosketei eta dohaintzei esker. 1860tik autonomia erkidegoetako museoetan eta erakunde egoitzetan 1.900 lan baino gehiago utzi ditu gordailuan eta Arabako Arte Ederren Museoa ez da salbuespena. 1944an eta 1964an hainbat lan jaso zituen gordailuan, eta haietako sorta bat aurkeztuko dugu, aipatutako berrehungarren urteurrenaren ospakizunerako, Augustin Zulueta jauregiaren zenbait aretotan. Lan horien egileak, besteak beste, Federico eta Raimundo de Madrazo, Enrique Martínez Cubells, Antonio Muñoz Degrain edo Francisco Masriera margolari gailenak dira.
Arabako Arte Ederren Museoa
Fray Francisco ibilbidea, 8
01007 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 181918
e-mail: museobellasartes@araba.eus
Ordutegia:
Asteartetik larunbatera: 10.00 - 14.00 eta 16.00 -18.30
Igande eta jaiegunetan: 11.00 - 14.00
Astelehenetan, jaiegunak izan ezik, itxita
Astelehena jaieguna izan bada, asteartean itxita
Sarrera doan