null Housing the Basque Country

Housing the Basque Country

17/11/2021 - 16/01/2022

Housing the Basque Country

Ordutegia: Ohiko ordutegia
Tokia: Amarika Aretoa
Prezioa: Sarrera doan

HOUSING THE BASQUE COUNTRY

 

Etxebizitzaren alorrean Eusko Jaurlaritzak bultzatutako politikaren emaitzak erakusten ditu Housing the Basque Country erakusketak, gai horri buruzko eskumena transferitu zenetik (1981) gaur egunera artekoak. Etxebizitza publikoaz dauden ikuspegi guztiak labur eta orekatsu azaltzea da erakusketaren xedea; izan ere, gai horrek errealitate sozial ugari biltzen ditu: politika, arkitektura, ekonomia, ekoizpena, soziologia, historia, legedia…, eta, jakina, etxean bizi denak du lehentasuna. 

Erakusketako hogeita hamar proiektuen bidez ikusiko dugu zer bilakaera izan duen etxebizitza babestuak 1981–2018 epean. Irizpide hauen arabera hautatu ditugu proiektuak: noiz gauzatu ziren, lurraldekako banaketa — hiriburuen edo herri txikiagoen arteko oreka —, sustapen-mota, tipologiaren eta hiriaren bilakaera, arkitektura- eta eraikuntza-balioa eta inpaktu soziologikoa.

Kontu handiz egindako argazkiak ere baditu erakusketak, hautatutako sustapenen errealitate sozialaren eta hiri-giroaren adierazgarri.

 

INFO +

Mugak /