Mario Paniego. "Noraezean". Esku-hartze artistikoak Gorbeialdean. Eskualdea programa - kulturaraba
Mario Paniego. "Noraezean". Esku-hartze artistikoak Gorbeialdean. Eskualdea programa
27/06/2020

Ordutegia:
Tokia: Gorbeialdeko kuadrillan kokatutako ibilibidetan
Prezioa: Doan
NORAEZEAN
Gaur egun, gure gizartean, inoiz baino argiago daude gure bilakaera ekonomiko, politiko eta produktiboari buruzko galdera asko, baita planetaren bizitzarekin bateragarri izateari buruzkoak eta hark birsortzeko eta gure sistema kapitalista apetatsuaren gehiegikeriak jasateko duen gaitasunari buruzkoak ere, natura objektu gisa hartzen baitu, eta ez subjektu gisa.
Noraezean / Sin rumbo fijo —Mario Paniego artistaren proposamena, Artiumek eta Arabako Foru Aldundiak bultzatutako Eskualdea programaren 2019ko deialdiaren esparruan— Gorbeialdeko kuadrillako mendi-ibilbide seinaleztatuetan egindako izaera artistiko gogoetatsuko hainbat esku-hartze artistikotan zentratzen da.
Esku-hartzeek mezu multzo bat proposatzen dute, ingurumena errespetatzen duten metodoei eta praktikei jarraituz sortutako euskarrien bidez, gure geografiako ingurune naturaletan ikusi ohi dugun eta guztiok ezagutzen dugun seinaleztapena antzeratzen dutenak.
«Bertsio berri» horiek era askotako gaien inguruan hausnartzeko eta sakontzeko gonbita egiten dute, baita naturarekin dugun harremana berrikustekoa ere, milaka urtez bertako biztanleek esku hartu duten arren, oraindik gizakiaren eta naturaren arteko harreman harmoniatsua islatzen duten paraje naturaletan barrena gogoeta eginez gabiltzala.
Mario Paniegok proposatutako mezuek ingurunearekin dugun harremana birpentsatzera bultzatzen gaituzte, ezegonkortuko ez den oreka sortzera eta, aldi berean, ikuspen horiek suposa dezaketen ameskeriak engainatzen ez uztera, natura-ingurunearen hauskortasuna eta zaurgarritasuna ematen duena baino handiagoak baitira, eta aldaketa iragarri ezina baita gure hautemateko gaitasunari dagokionez.
Lan honek gure kontzientziak aktibatzen ditu eta geure izaeraren aurrean jartzen gaitu, adimena eta ahalegintzeko gaitasuna erabiltzera bultzatuz zenbait bizi-ohitura aldatzeko.
Proiektu hau garatzeko, artistak paraje horietaz arduratzen diren erakundeen ezinbesteko lankidetza eta laguntza izan du, bai eta inguruarekin sentsibilizatuta dauden eta beren giza ondare naturala eta kulturala zaindu, berreskuratu eta balioesteko lanean urteak daramatzaten inguruko boluntarioena ere.
Ibilbideak:
Gorbeialdeko kuadrillan kokatutako 4 ibilibide hauetan topa daitezke seinaleak:
- Ibilbidea: Zigoitia. Arratoko mendilerroa Letonatik. Mapa: https://view.publitas.com/p222-14117/sierra-de-arrato/page/1
- Ibilbidea: Zuia. Oroko haitzak Bitorianotik. Mapa: https://view.publitas.com/p222-14117/penas-de-oro/page/1
- Ibilbidea: Zuia. Baias ibaia La Encontradan. Mapa: https://view.publitas.com/p222-14117/la-encontrada/page/1
- Ibilbidea: Zuia. Jugatxi baseliza, Murgiatik. Mapa: https://view.publitas.com/p222-14117/jugatxi/page/1
JARDUERA: Oroko Santutegira irteera
Data: 2020ko ekainaren 27a, larunbata
Irteera-ordua: 9:30
Elkargunea: Bitoriano (Google Maps kokapena: W5X9+8M Vitoriano)
Mario Paniego artistaren Noraezean / Sin Rumbo Fijo proiektuaren aurkezpen-irteera. Ibilbide zirkular bat izango da, 6 km-koa, eta zenbait geldialdi egingo dira ibilaldian zehar. Mendiko oinetakoak, ura eta jateko zerbait eramatea komeni da. 4 bat orduko txangoa da.
Ibilbidea: https://view.publitas.com/p222-14117/penas-de-oro/page/2
Izen-ematea: Jarduera honetan parte hartzeko interesa duenak mezu elektroniko bat igorri behar du honako helbide honetara, izen-abizenak adieraziz: eskualdea@gmail.com
Aforo mugatua. Emailez berretsiko da izen-ematea, aforoa osatu arte.
BIOGRAFIA
Mario Paniego (Bilbo, 1978). Artista kontzeptuala eta bisuala da. Harentzat, artea bizitzeko aitzakia bat da, eta mundua eta bere burua deskubritzeko modu bat. Lan egiten duen proiektu berri bakoitzean esperimentatzea eta ikastea gustatzen zaio, proiektu horren izaerarekin zerikusia duten hainbat baliabide erabiliz. Bere sorkuntzetan erabilitako elementu material eta kontzeptualak aukeratzea oso garrantzitsua da berarentzat, baita bere lan artistikoa bizitzan txertatzea ere, artearen mundutik haratago.
Arte Ederretan lizentziatu zen University of the West of Englanden, eta doktoretza ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen. Bertan, DEA eskuratu zuen, Pentsamenduko Ikasketa Aurreratuen Diploma eta Gaur Egungo Artearen Praxia. Ondoren, Diseinu Kudeaketako Masterra (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Kultura Kudeaketako Masterra (Alcala de Henaresko Unibertsitatea) egin zituen.
Txilen, Argentinan, Kroazian, Alemanian, Ingalaterran, Txekian, Hego Korean, Polonian... erakutsi ditu bere lanak. Aldi berean, Unibertsitatean eskolak ematen eta beste lanbide askotan aritu da.
Artistaren web orria: www.mariopaniego.com