Exposición

Destacado

Otros

Kulturaraba

Erakusketa: Everesteko ametsa

Erakusketa: Gernika. Begiradak

Arabako Artxiboak Everesteko ametsa Dakar gogora


Arabako Artxiboak "TXIMIST espedizioa: EVERESTeko ametsa” erakusketa aurkezten du, euskal himalaismoaren zutabeak ezarri zituen mendigoizale talde hari omenaldi gisa, euskal mendigoizaletsunaren bidegile izan ziren neurrian

Arabako Artxiboak «TXIMIST espedizioa: "EVERESTeko ametsa”» erakusketa aurkeztu du. Erakusketa hori euskal mendizaletasunak 1974an Everestera igotzeko egin zuen lehen ahalegineko protagonisten aintzatespena da. 

Erakusketak Vitoria-Gasteizen sortutako asmo handiko proiektu haren unerik garrantzitsuenetan zehar gidatzen gaitu, Himalaiarako sarbidea oraindik mugatua eta oso lehiakorra zen garai zail haiek dokumentatuz. Tximistek azkenean helburua betetzea lortu ez bazuen ere, oinarriak ezarri zituen eta ahalbidetu egin zuen sei urte geroago, 1980ko maiatzaren 14an, Everesten gailurra jotzea lortu zuen euskal espedizioak arrakasta hura gauzatu ahal izatea.

Erakusketan hainbat objektu eta dokumentuk laguntzen dute Tximist espedizioa zelan prestatu eta garatu zen kontatzen, nagusiki, EMMOA-Euskal Mendizale Fundazioaren bildumako argazkiek, jatorrizko ekipamenduek, zein Nepaleko oroigarri eta dokumentuek; guztiak ere euskal mendizaletasunaren esparrukoak dira.  Everest maketak osatzen du erakusketa, espedizioaren buru eta mediku izan zen Ignacio Lorente berak egina denak.

 

Ekitaldian hainbat alpinista eta espedizioko kide izan dira, hala nola, Luis Mari Sáenz de Olazagoitia «Petxu», Txomin Uriarte eta Ángel Lerma.

Erakusketan doako argitalpen bat banatzen da. Argitalpenak espedizioaren mugarri nagusiak jasotzen ditu, kide batzuen bilduma pertsonaletako argazkiekin batera. Esteka honen bidez ekar daiteke behera katalogo osoa: https://web.araba.eus/documents/d/araba/expedicion-tximist-el-sueno-del-everest

 

 

«TXIMIST espedizioa: "EVERESTeko ametsa”» erakusketa Arabako Artxiboan (Zumakadi pasealekua, 21) bisitatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 16:30era, 2026ko uztailaren 3ra arte.

Datak

Maiatzaren 14tik uztailaren 3ra

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 08:30etik 16:30era

Tokia

Arabako Artxiboa

Zumakadi ibilbidea, 21

Gasteiz