Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen estatutuen 250. urteurrena - kulturaraba
Exposición
Destacado
Kulturaraba
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen estatutuen 250. urteurrena
Kultura eta Kirol Sailak Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen estatutuen onarpenaren 250. urteurrena ospatzen du, Arabako Artxiboan gordetzen den jatorrizko dokumentuaren erreprodukzio faksimilarekin. 1773ko abuztuaren 10ean, Karlos III.a erregeak, errege zedula baten bidez, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen behin betiko estatutuak onetsi zituen. Dokumentu hori 1774an inprimatu zuten lehen aldiz Gasteizen, Tomás Robles inprimategian. 1875ean Montehermosoko markesa izendatu zuten Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko zuzendari, eta handik aurrera arabar entzutetsuek –haietako batzuk Arabako diputatu nagusi izan ziren– garrantzi handia hartu zuten elkartearen barruan. Horregatik da dokumentua gaur egun Arabako Foru Aldundiaren jabetzakoa. Estatutuak Arabako Artxiboan egongo dira ikusgai gaurtik azaroaren 18ra, zentroa irekita dagoen ordutegian (astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era). Nahi duen pertsona orok obraren kopia bat eskuratu ahal izango du artxiboaren egoitzan (Zumakadi pasealekua 21) izakinak agortu arte. Arabako Foru Aldundiaren web orritik ere deskarga daiteke, esteka hauetan:
Azaroaren 11ra arte
Astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era
Arabako Artxiboa
Gasteiz