EKO – PIRINEOS DE CIRCO mugaz gaindiko proiektuak zirkoko ikuskizunak sortzeko proiektuetarako deialdia ireki du - kulturaraba
Concurso
Destacado
Kulturaraba
EKO – PIRINEOS DE CIRCO mugaz gaindiko proiektuak zirkoko ikuskizunak sortzeko proiektuetarako deialdia ireki du
EKO – PIRINEOS DE CIRCO proiektu europarrak 2025-2026rako zirkuko ikuskizunak sortzeko proiektuetarako deialdi bat ireki du, eta, besteak beste, sorkuntza-gune desberdinetarako egoitzak eta euskarri ekonomikoa egiteko aukera emango die.
Zehazki, POCTEFA mugaz gaindiko lankidetzako eremu geografikoko konpainia eta artista profesional guztiei zuzenduta dago deialdia. Egokitzat jotzen da lurralde horietakoren batean bizitzea edo egoitza soziala edo fiskala izatea. Gainera, parte hartzeko irizpide hauek bete behar dituzte:
-
Proiektu artistiko original bat izatea, gutxienez 30 minutukoa (kaleko proiektuetarako) eta 50 minutukoa (areto edo karparako), sorkuntza- eta ekoizpen-egutegi zehatz batekin. Ikuskizuna 2026ko apirilaren 1etik 2027ko martxoaren 31ra bitartean programatu ahal izango da (EKO proiektuaren amaiera-data).
-
Sormen-prozesuan eta nazioarteko egoitzetan neurri ekologikoak esperimentatzeko interesa izatea, eta neurri eta ekintza horiekin konprometitzeko borondatea izatea.
-
Sortze-prozesuan zehar bitartekaritza-ekintzen proposamen bat sartzea, EKOren bazkide laguntzaileekin adostuko dena.
Hautagaitzak aurkezteko azken eguna 2024ko urriaren 20a da.
Urriaren 20ra arte