null “Antzerki Ibiltaria Araban zehar” programa apirilean itzuliko da 7 udalerritara

“Antzerki Ibiltaria Araban zehar” programa apirilean itzuliko da 7 udalerritara

“Antzerki Ibiltaria Araban zehar” programa apirilean itzuliko da 7 udalerritara

Ortzairen Sirenatxoa lana ikusgai izango da Izarran, Done Bikendi Haranean, Kontrastan, Mañuetan, Kuartangon, Eskuernagan eta Oionen, apirilaren 1etik 14ra bitartean

“Antzerki Ibiltaria Araban zehar” programa ibiltariak badauka, dagoeneko, 2023rako programazioa. Zazpi udalerritan gozatu ahal izango dute apirilaren 1etik 14ra bitartean Ortzaik egin duen Sirenatxoa klasikoaren moldaketaz. Hain zuzen, Izarran, Done Bikendi Haranean, Kontrastan, Mañuetan, Kuartangon, Eskuernagan eta Oionen. Emanaldiak doan izango dira.

Programa 2019an proiektu pilotu gisa hasitako ekimen bat da, honetxen alde egiten duena: publiko berriak sortzea eta gizarte eta lurralde kohesioa erdiestea, kultura ekintzaren bidez, Programak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntza du. 

Zikloaren helburua da lurraldeko txoko guztietan bizitza sustatzea, ez bakarrik antzezpenaren unean, baizik eta, ondoren, batez ere umorean eta kontakizun herrikoietan oinarritutako obrak belaunaldi desberdinek batera ikustea proposatzean; izan ere, modu belaunaldiartekoan eszenarazten dira, elkarrizketa sustatuz antzezpenaren ostean adin desberdinetako pertsonen artean.  “Antzerki ibiltari” horrek hainbat herritako pertsonak elkarrengana gerturatzea erraztuko du.

Gainera, Ortzaik egiten duen proposamena pantomima formatukoa da. Pantomima antzerkigintza anglosaxoiko genero herrikoia da, mendeak igaro ahala eboluzionatuz joan dena, eta ipuin herrikoien eguneraketa ekarri du, umore ikuspegitik, adin guztiei zuzendua, salbuespenik gabe, eta ipuin horiek asmamen eta aldrebeskeria eszenikotik, gaur egungo errealitatera egokitutako ipuinak kontatzen ditu.

 

Herria

Eguna

Ordua

Izarra

Apirilak 1

19:30

Done Bikendi Harana

Apirilak 6

19:00

Kontrasta

Apirilak 7

19:00

Mañueta Apirilak 8 19:30
Kuartango Apirilak 9 19:30
Eskuernaga Apirilak 13 19:00
Oion Apirilak 14 19:30