null Arabako ikasleek Arabako herrietako aitona-amonen bizimodua ezagutzeko aukera izango dute, antzinako jolasen eta baserriko lanen bidez

Arabako ikasleek Arabako herrietako aitona-amonen bizimodua ezagutzeko aukera izango dute, antzinako jolasen eta baserriko lanen bidez

Arabako ikasleek Arabako herrietako aitona-amonen bizimodua ezagutzeko aukera izango dute, antzinako jolasen eta baserriko lanen bidez

Tiragomak, tortolosak, artilezko lastaira eta konketa; Arabaz Blai programaren barruko proiektu bat da, Gazteriaren Foru Erakundeak eta arabakoherriak.com-ek antolatua.


Gaztea Gazteriaren Foru Erakundeak antolatzen duen Arabaz Blai programak —aisialdian hezteko programa, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasle arabarrentzat— akordio bat egin du arabakoherriak.com-ekin, Arabako herrietako garai bateko bizimoduari buruzko lantegiak diseinatzeko. Jarduerak aste honetan bertan jarri dira martxan Barrian. 

Lantegi horien bitartez, Arabako haurrek Arabako herrien bilakaera ezagut dezakete eta beren aitona-amonen garaiko ohiturak eta tradizioak, historia, sekretuak, jolasak eta bizimodua ezagutuz gozatu. 

Sormenezko eta partaidetzazko ikuspegitik, eta gaikako jarduera, proba eta ibilbideen bidez, ikasleek aukera izango dute oroitzapenek gidatuta modu desberdin batean ezagutu, ikasi eta gozatzeko, eta beren aitona-amonen larruan jartzeko, haien adina zuten garaian. 

Arabakoherriak.com-ek lantegia emango duten begiraleentzako material didaktikoa eta gida prestatu ditu: antzinako jolasak, eguneroko bizimodua eta Arabako antzinako baserrietako lanak.

 

PUZZLE MAPA 

Gure herriei buruzko arrastoak ematen dituzten galdera batzuetatik abiatuta, haurrek Araba osatzen duten udalerriak nolakoak diren jakin ahal izango dute. Alderdi bitxiak batzuk, eta ezagunagoak beste batzuk, Arabako geografia eta etnografia hobeto ezagutzeko. 

 

ANTZINAKO JOLASAK

Zertan jolasten ziren gure aitona-amonak Arabako herrietan? Ikasleek aukera izango dute antzinako hainbat jolasetan jolasten ikasteko eta, horrela, aitona-amonen garaian eta larruan jartzeko. 

  1. Yo-yoa

  2. Tiragoma 

  3. Ziba

  4. Txapel jaurtiketa 

  5. Txingoan 

  6. Puxtarriak

  7. Tortolosak

  8. Txapak

  9. Igela  

 

BASERRIKO LANAK

Ikasleak izango dira protagonista, eta Arabako baserrietan gure aitona-amonen bizimodua eta haien egunerokotasunari buruzko xehetasun bitxiak ezagutuko dituzte. 

  1. Lastairako artilea harrotu eta astintzea. 

  2. Tipulak txirikordatzea, babarrunak garantzea, artoa aletzea...

  3. Balantza erromatar batekin pisatzea.

  4. Kriseilu baten argitan. 

  5. Arroparen garbiketa eta lisaketa.

  6. Konketa erabiliz garbitzea eta bizarra moztea brotxarekin.  

 

GALDERA SORTA. Aitona-amonen eta biloben arteko komunikazioa sustatzeko, haien gaztaroko bizitzari buruzko galdera batzuk diseinatu dira, eta ikasleei gonbita egin zaie adinekoei egin diezazkieten. 

"Aitona-amonek gauza sinestezin asko dakizkite, imajinatu ere egiten ez dituzunak. Haurrak zirenean, zurearen oso bestelako bizimodua izan zuten. Asko Arabako herrietan bizi izan ziren, Gasteiztik kanpo. Zur eta lur utziko zaituzte haien istorioek."

 

ARGIBIDEAK

Itziar Herrán: 600 43 72 03

Inma Roiz:  676 99 82 13

arabakoherriak.com