Estilo Galante Bikotea. Larunbat musikalak - kulturaraba
Estilo Galante Bikotea. Larunbat musikalak
01/02/2020 - 01/02/2020
Ordutegia: 12:30
Tokia: Arabako Arte Ederren Museoa
Prezioa: Sarrera doan, aretoa bete arte
Larunbat musikalak programaren barruan, otsailaren 1ean, larunbata, 12:30ean, Jorge Nicolás Manriquek eta Eduardo Moreno San Pedrok osatzen duten Estilo Galante bikoteak Arabako Arte Ederren Museoan kontzertu bat eskaniko du.
Estilo Galante Bikotea
Hainbat urtez lan asko egin ondoren, eta Europan XVIII. mendean nagusia zen musika estiloaren izena harturik, Jorge Nicolás Manriquek eta Eduardo Moreno San Pedrok osatutako bikote honek proposatzen digu geure burua 1800. urteko Parisen kokatzea. Larunbat musikalak direla eta, Arabako Arte Ederren Museoan kontzertu bat gertatu dute Frantziako hiriburuko musika gau bat gogora dakarrena, Versailles-ko jauregian kandela argitan egindako festa bat imajinatuz.
Jean Xavier Lefèvre (1763-1829) konpositore eta klarinete jotzailearen musika ardatza duen programa bat emango dute, musika lan bakoitzaren, estilo musikalaren edo pieza bakoitzerako erabilitako instrumentuen inguruko komentario labur eta interesgarriak tartekatuta.
Klabizenbaloz eta klarinete klasiko eta erromantikoz osatutako multzo honek jatorrizko instrumentuak edo garai hartan erabilitakoen kopia fidagarriak erabiltzen ditu, garaiko soinu kalitatera eta informazio historikodun interpretazio batera hurbildu nahian.
Jorge Nicolás Manrique. Klabizenbaloa
Logroñon jaiota, Orkestra eta Organo Zuzendaritzako goi-mailako titulua du, Aragoiko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan (CSMA) lortua, eta Valentziako Nazioarteko Unibertsitateko (VIU) Musika Ikerkuntzako masterra.
2014an, Rioja Filarmonia-ren zuzendaritza artistikoaren buru jarri zen, eta gaur egun koru zuzendaritzako irakaslea da Granadako Victoria Eugenia Goi-mailako Musika Kontserbatorioan, Orkestra, Banda eta Ganberako Musika irakaslea izan da Cordobako Músico Ziryab Kontserbatorioan, eta aldian-aldian lan egiten du Errioxako Nazioarteko Unibertsitatearekin (UNIR) eta Madrilgo Katarina Gurska Musika Irakaskuntzako Goi Ikastegiarekin.
Eduardo Moreno San Pedro. Klarinete historikoak
Aurpegi askotako musikari hau klarinetea jotzen hasi zen Guardiako Musika Bandan, eta goi-mailako ikasketak egin zituen Musikenean eta Nafarroako Pablo Sarasate Goi Kontserbatorioan.
Klarinetearen interpretazio historikoan espezializatu zen Eric Hoeprich-ekin, eta ganbera musikaz duen interesak eraginda, Cuarteto Lefevre sortu zuen, XVIII. mendearen azken hereneko musika garaiko instrumentuekin jotzen duena.
Konposizioa da gehien maite duen lana. Gainera, zenbait disko grabatu ditu eta “Poeta” eta “Más Allá de las Bandas de Música de Rioja Alavesa” izeneko liburuak argitaratu ditu.
“Paris 1800”
Jean Xavier LEFÈVRE (1763-1829)
Sonata II
Allegro ma non troppo
Adagio
Allegro
Sonata IV
Allegro sostenuto
Adagio
Allegretto
Sonata VI
Allegro moderato
Adagio
Tempo di Minuetto