null Double Bill - ARABAKO PLAZETAN, Burguetan

Teatro

Kulturaraba

Double Bill - ARABAKO PLAZETAN, Burguetan

Double Bill - ARABAKO PLAZETAN, Burguetan

TwoMuch Circus konpainiak Double Bill antzezlana aurkezten du Burguetan. 

Emanaldi hau “Arabako plazetan 2025, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da, 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun lurraldeko udalerritan programatu dituena. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

Ikusi programa

TwoMuch Circus, antzerki eta komedia konpainia bat da, Londresen sortua, eta malabareetan, objektuen manipulazioan eta antzerki fisikoan oinarritzen du bere lana, betiere puntu komiko batekin.

Double Bill diziplina anitzeko iraultza bat da, non zirkuak, magiak eta gainerako arte eszenikoek komediarantz eta absurdarantz bat egiten duten, barregarria eta findua nahasten dituzten bi pertsonaiaren ergelkeria burutsuari esker, marka erregistratua duen estilo bat sortuz.

Arabako PLazetan 2025

Datak

2025/08/30

Tokia

Burgueta

laguntzailea