DJ Kaktus - ARABAKO PLAZETAN, Pobesen - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
DJ Kaktus - ARABAKO PLAZETAN, Pobesen

AMEZTU konpainiak DJ KAKTUS antzezlana aurkezten du Pobesen.
Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
ARABAKO PLAZETAN 2025 programazioaren berri gehiago emango dugu datorren astelehenean, ekainaren 2an.
DJ honekin gure txikitxoek salto eta dantza egingo dute lurrean kaktus bat egongo balitz bezala!
Ordu beteko dantza eta koreografiak. Argiteria eta 2.000 Wattioko soinu ekipoa bai txikiek bai haundiek geldirik egoteko aukera ez izateko!!! Dantzaldi honetan entzungo ditugun abesti guztiak euskaraz izango dira, izan ere, gure ibaien musika, gure harrien erritmoa, gure zuahitzen koreografiak,… ederrak dira!!Beraz…. Dantzatzera!!
2025/06/01
12:30
Pobes. Igerilekua.