Liburuaren Eguna 2020. Irakurtzen geratuko naiz etxean. Kultura etxez etxe - kulturaraba
Liburuaren Eguna 2020. Irakurtzen geratuko naiz etxean. Kultura etxez etxe
23/04/2020 - 09/05/2020
Ordutegia:
Tokia:
Prezioa:
“Urrutira bidaiatzeko, ez dago untzi hoberik liburu bat baino.” Emily Dickinson
2020 KONFINAMENDUA “UDABERRIRIK GABEKO URTEA”N
1816 “Udarik gabeko urtea”
1816. urtea udarik gabeko urtea izenez ezagutzen da, urtaro horretan ezohiko tenperatura baxuak izan zirelako, Indonesiako Tambora sumendiak 1815ean izan zuen erupzioak eragindako anomalia klimatiko larrien ondorioz.
1816ko udan Mary Shelley “konfinatuta” egon zen Suitzako Alpeetako egoitza batean, bere senar Percy Bysshe Shelley idazle eta poetarekin, Lord Byronekin, John William Polidorirekin eta Claire Clairmontekin batera. Eta hor, egonaldi horretan, sortu zuen Frankenstein edo Prometeo modernoa.
2020, “Udaberririk gabeko urtea”
Konfinamendua, irakurtzeko, ezagutzak handitzeko, liburuen artean eta liburuekin bidaiatzeko aukera gisa hartu behar dugu eta sortzeko aukera gisa.
Hori dela-eta, herritar guztiak animatu nahi ditugu mikrokontakizunak, poemak eta binetak sortu (gaia: 2020, “Udaberririk gabeko urtea”) eta webgunean jartzera, esteka honetan: ccultura@araba.eus, maiatzak 9 arte.
Domino Historique
France Cartes
Saint Max, Nancy, 1987
Offset. [Francia 713]
Arabako Fournier Karta Museoaren bilduma
Colección del Museo Fournier de Naipes de Álava