DesEquilibrado - ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava - kulturaraba
DesEquilibrado - ARABAKO PLAZETAN, Circuito de artes de calle de Álava
02/07/2022

Ordutegia: 20:00
Tokia: BURGELU
Prezioa: Doan
Magia en Zapatillas konpainiak DesEquilibrado antzezlana aurkezten du Burgelun
Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” hirugarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.
Aurten Arabako Plazetan programan 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, maiatzetik urrira bitartean lurraldeko beste horrenbeste udalerritan eskaintzeko.
Antzezlanaren sinopsia
Magia, zirkua, musika eta dantza tartekatzen dira istorio honetan. Batetik, pertsonaia honen desoreka emozionala eta, bestetik, aurkitzen dituen gauza guztiak sudurraren puntan orekan jartzeko duen obsesioa kontrajartzen dira.
DesEquilibrado pertsona bakarreko ikuskizuna da. Barietate emanaldi bat, zeinetan umorea, zirkua, musika, dantza eta magia nahasten diren. Horrela, giro berezia sortzen da, umeek eta helduek elkar aurkitzeko eta lengoaia bat konpartitzeko: jolasa.